Senarraren mende

Primary tabs

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-065
Pasartea 0:44:00 - 0:45:50 (1' 50'')
Laburpena Baziren emaztearen mende bizi ziren gizonak, baina normalean alderantziz izaten zen. Inaxik dio gizonari obeditu egin behar zaiola erakutsi ziotela, baina bera ez zegoen ados horrekin.

Transkribapena

- Zato ttikiyakin joten zen.
- Bai.
- Harren bazterrin...
- Beste 'at litroko zatukin 'ta lanian earki, 'ta hua, berriz, hola ttiki ttikiyakin.
- Harren bazterrin...
- Hiri pasia hondatu 'o zartu 'ro bakizu, hoik 'e ez dia betiko izaten 'ta eostea andria! Andriak eskojittu. Gizonak ez.
- Ordun han andriak aintzen zun.
- Andriak... Gizona lanea 'ta andriak eskojittu.
- Andriak (...)
- Gizonak ber laneko 'ta andriak elejittu.
- Aindu 're in ber da batzutan!
- Hombre, karo!
- Hombre! Zer beti hori utzi? Ezta pentsatu 're!
- Malo!
- Eso es el cuento de antes. No, no. Ni kambiatu nitzan aspaldi.
- Bai, bestela...
- Hombre! Zer, bestela... Kukurruku auro jotze 'ute hok! No, no.
- Biño iakutsi ingo zizuten gizonai kaso in ber zela, ez? 'O ez?
- Nei eakutsi ziaten ezkontzea jon nitzan demboan, nei burutik betti zatarra 'ta hori batez. Nik san nun: "Ze pasatzen da ai da hemen? Gu zer gea orduan, txotxolan batzuk 'o zer?
Guri zatarra jarri 'ta hoiri deus zeik ez?" 'Ta geo gizonaiy obeittu ber zaiyola 'ta ez dakit zer in ber zaiyo 'ta 'ta... istoriyu hoik. Ne artin "a bai? Akaso zembat dembo arte ingo ziot, 'ta handik aurrea pensatuko 'it!". Oaiñ, oaiñ aspaldiko urtitan hoi pasatzen da.
- Karo.
- Nik nahi 'utenin obeittu 'ta nahi ez dutenin ez.
- Hombre.
- Hor kompon!
- Bestela, beti bat aintzen.
- Hoi ba, hoi saten zattut ba!
- Txandaka.
- Biño garaiy batin zembat emakume biizittu da gizonan mendin? Aizu, zembat emakume! Pilla bat. Eta guarko eunin 'e bai oaindikan, e? Gaurko eunin 'e bai. Biño neria jon zen! Bai, bai. Fuera fuera! Hala!