Desertoreak

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:31:10 - 0:33:50 (2' 40'')
Laburpena Gerrara ez joateagatik Frantziara eskapo egiten zuten askok, desertore. Senide gehiago ere joan ziren gerrara. Etxe bakoitzetik bi izaten ziren gehienez; hirugarrena libre izaten zen. Gerra bukatu ondoren, soldaduska, eta, ondoren, zaharrenez aurrera, etxera. Hamakiña saltsa bai urtia haitan!

Transkribapena

- 'Ta zui burutik 'e pasako zizun alde ittia igual?
- Beno, bai. Biño, hemen alde inta 're beste tokira... Frantsesa ordun asko joten zin hemendik, e! Desestore. Desertatu itten zin. Batak bestia eamanazi. "Ba, ni ongi no, ongi no... Torriy hai!" 'Ta hala, bat gehiyo 'ta segi! Harrek beste 'at eaman 'ta.
- 'Ta senidetatik beste anaiyak 'e jon ber izan zuten frentea?
- Hala tokatzen bazen. Bai, bi, bi, bitatik gehiyo ezin zuten 'zaten. Hirugarrenak libre izaten zun.
- A! Etxe beretik?
- Bai.
- A!
- Hirugarrena libre.
- 'Ta zue anain bat jon zen ordun?
- Zu, zukin batea anai bat jon al zen?
- Bai, biño bat bestia joteako libre igual kintua 'ta. Ai! Amakiña saltsa bai hor! Ordun, urti haitan.
- Salsa erra bai. Salsa 'ta izua erra, e!
- Bai. Erra bai. Soldao joteko e...! Beldurrak airin! Asko desertore joten zin. Desertore. 'Ta hara jon ezkeo ezer itteik ez. Libre.
- 'Ta zuk ze in zenun, gerra bukatzikin batea ya zuk 'e bukatu zenun? 'O lenoztik torri ziñan?
- Ez, ez. Ni gerra bukatu biño soldauskan gerran bukatu, 'ta karo, bukatu zen dembun, soldauska 'ta, zarrenaz aurrea 'ta itxea. Zarrenaz aurrea. Sartu berriyak zinak, geo zartuko zin haik 'e han zoztela.
- Biziyik atetzen bazin!
- Bai, bai, hoixe!
- Biziyik atetzen bazin!
- Hoixe.
- 'Ta denak biziyik ez zin jongo.
- 'Ta geo itxea torri 'ta...
- Berriz 'e lanea. Berriz 'e papelera.
- Gerran ez al zen itxi papelera?
- E?
- Seittu zun lanin? Gerra bittarte seittu zun?
- Bai, bai. Lana in zun papelerak. Lana itten zen.