Irakasle eta gurasoen arteko harremana

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-045
Pasartea 1:00:30 - 1:02:23 (1' 53'')
Laburpena Haurrekin lan egitea gauza polita dela dio Luisak. Orain pena du maistra gogorra izana. Bere ikasleak aurrera atera direla ikusteak poza ematen dio. Gaur egun maisu eta gurasoen artean dagoen harremana ongi ikusten du, baina maisuei autoritaterik kendu gabe.

Transkribapena

- Lan ittia umikin gauz politta da. Gorra izandua pena maten nau, biño berrin arkittua 're bai. Porque han sido... Aurrea ate dia, e? Kusi bazenittun, bat ez ikasi 'ta zeatuak... No. Aurrea ate den jendia da 'ta poxa maten nau 'ta...
- Biño zu... Bai, biño zu bezala, itxian 'e berdiña izango zuten, ordun hola zen. San nahi dut, zu ez ziñan beeziki gorra izango.
- Ba, bizitza hola zen.
- karo, 'ta zuk maten ez bazenun, itxian 'e bai, san nahi dut, len hola zen.
- Guk ez genun sekulan esaten zigorrik eman baziguten. Haserre bagauden 'e senidik, aixkitzea ez esatetik. Zertik beste... "Zerbatte ingo zenuten! Zerbait izango zen!"
- 'Ta berriz.
- Bai.
- Karo, bai, bai. Bai, bai 'ta gaiña hala zen, saten bazenun, e... "Maisuk errita man nau"
"Ze in 'zu?" Seittutik. Zerbattegatik ingo zun.
- Hoi egiya da, hoi egiya da.
- Oain, berriz, maisun aurrin (...)
- beitu, ni oso ongi arkitzen dut hartu-emana maisuk eta gurasuk izatia, biño haurran aurrin laiñezik ez eman. Autoridadeik maisuaiy ez kendu. Autoridadia kentzen bayozu, estás hundido.
- Autoridadia ber da.
- Estás hundido.
- Bere neurriyan, baiña...
- Eta lendabizi, lendabizi maisungatik. Biño geo zu zeonek 'e bai.
Zuk ez baiyozu iakusten errespetatzen bestik, zuiy gutxiyo ingo zattuzte!
- Karo, zeiñek aguantatzen du hura hamalau urtekin.
- Karo.
- Honeaiño.
- Hoi hala da. Eta hoiy itteko demboik ez baida gelditzen jostatzeko. Ordun ez zen rekreoik. Ordun ez zen, no, no, no, no, no, no, no. No había tontería.
- Bai, bai 'ta ordun itxea joteko 'de oiñez, jostatzeko dembo gutxi.
- Oiñez 'ta atzea berriz lanin!
- Bai.