Haurren eta helduen arteko harremana

Primary tabs

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-045
Pasartea 0:52:25 - 0:54:40 (2' 15'')
Laburpena Katalintxoko aitona gogoan du Luisak. Haurrek harriak botatzen zizkioten baratzera eta haserretu egiten zen. Gurasoak ez ziren asko agertzen eskolara; orain harreman handiagoa dute.

Transkribapena

- Holakuk bazin. De esos ya había. Katalintxoko attona zembat aldiz eskolako atia ereki 'ta como un predicador, ez zun permisoik ber izaten. Erritan umiaiy jo 'ta ke! Harriyak botzen zittuztelako harren zelaira!
- 'Ta zuk ixillik eon ber!
- ¡Pero un abuelo muy salau! Harrek 'e matte zin. Ualdetxoiño torriya igual zeaiño, Matteoaiño 'ta Katalintxoko attonak joteko enkargua dula. "Uan atton horrek zer du?"
Eta joten nitzan 'ta sagar dembun tolaria zuten haik 'ta "hoisek dia ba nik harrapatu 'ttuten sagarrik onenak eta kontu" 'ta me daba igual un par de manzanas! Zeara joten zenin, Ataungua zen bea. Atauna joten zenin karameluk. 'Ta behiñ 'e ez in han harrapatzen, beti bueltazi.
Eta Ataundik karri zizkila karameluk 'ta "nik ez 'ttut karameluk nahi, nik zúekin jon nahi dut" Eta hurrungo urtin biyok jongo ga. Ez giñan jon behiñ 'e.
- Biño, behintzat
- No, no, un abuelo salau! Un abuelo salau! Arbolan gaiñea iyo 'ta, con una edad de mil demonios, arbolak kimatzen. Eta semik: "Ze nezesidade..." "Hik in baiyun, nik ez nin in berrik!" 'Ta ni ne tokitik hua arbolan gaiñin. Parra 're itten genun.
- Hombre 'ta... Len aittu zana esaten, askotan amorraziyo ibilko ziñan, biño oain gotuta parra.
- Hoixe! Hoiy oain kompaziyo batea, Aramburuko zeai bezela, torri 'ta bi musu. Len ez zizkin ematen, e? Biño oaiñ, behintzat, oaiñ behintzat bai e, oain behintzat bai, e!
¡Cuántos de esos! ¡Cuántos! No.
- 'Ta gurasukin ze harremana eukitzen zuten maisuk, maisu-maistrak?
- Ez zin asko azaltzen. No, no. Ez zin asko azaltzen. Hortan hartu-eramana oain nik uste 'ut
gehiyo dela... Ordun askoik ez. Zerbatt baldin bazuten esan berra 'o hola, biño gaiñekun ez 'zula pentsa hola latik ematen zutela zinak. No.
- Guardizibil kumik 'e izaten zin...
- Guardizibillanak 'e bai. Y bien amigos.