Kazkazuriren ilobak

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-041
Pasartea 0:48:00 - 0:50:00 (2' 00'')
Laburpena Rufinoren osabak bertsolaria zuen osaba: Kazkazuri. Ameriketatik Kazkazurik jarritako bertso ezagunak aipatu ditu, baita zati bat kantatu ere. Bertsolari batzuk aipatu ditu: Uztapide, Frantsesa.

Transkribapena

- 'Ta ordun osaba hasi zen 'ta geo zui ze in zizun, 'ta geo zuk 'e afiziyua eukiki 'ta...
- Harrek 'e osaba bersolaiya zun. Zurkoko zea,
- Kaxkaxui.
- A...! Zurkoko zea zun? Zue osabak zun hua osaba?
- Bai.
- A...!
- Aman anaiyak. Amona, gue amonan anaiyak zin haik.
- Kantatuz hori ikasi iten zen? Itxian ikasi eta okasioa zenean...
- Amakin bat... Sozidadin 'ta amakin bat kanta kantatzen genun hor (...) difuntuk eta.
- Biño harek berezkua zun bertsua, ez?
-Zeiñek?
- Osabak, osabak.
- Antoniok eta.
- Zurkokua, berezkua, bai.
- Haik beák berriyak itten zittuzten.
- Haitakuk azkenekuk jarriyak dia, zea... Bersuk baia "hamazazpi urtetan nik nuen segida, neska gazte guztiak neroni begira, lurrik ikuttu gabe, gorputzari jira, orduko harrokeriyak asentatu dira." Hoik dia hain anai batek handik jarriyak, Ameriketatikan. Sei berso dia hoik
- Bai, hoi jasuk 'ttute. Hoi bai, Lekuonak eta hoik jasuk 'ttute.
- Lekuona honea torriya da behiñ biño gehiyotan, tortzen zen bersuk zeatzea. 'Ta hola papera denetatikan. "Hoik gorde iñ, e! Hoik jaso hoik, hoik asko baliyo 'ute 'ta!"
- Bai, bai. Hoik gaur egun ...
- Bai, haik estimatzen zittuzten gauza hoik erki, Lekuonatarra hoik. 'Ta gaiñekun, zea... Hola jasotzeko 'ta bai, biñon torriyik eta ez al... ez al 'zute?
- Nik ez dut etorriyik. Geu lengusua zen, frantsesa...
- Etorriya badu... Andriai erritan hasten denin etorri ona...
- Frantsesa, horrek izautu zun, biño Joxe Mari frantsesa, hua bersotan...
- Hua bersotan plazan 'e atetzen zen hoa.
- Hua bersotan plazan pito baliyo ez zuna ordin. Atea izandu da, biño ...