Bertsopaperak

Primary tabs

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-041
Pasartea 0:45:30 - 0:48:00 (2' 30'')
Laburpena Rufino bertsozalea da, eta bere osaba ere halaxe zen; harrapatzen zituen bertsopaper guztiak erosten zituen. Besamotz bat etortzen zen kalera bertsopaperak saltzera; lehendabizi kantatu egiten zituen eta gero saltzen hasi. Bertso bat kantatu digu.

Transkribapena

- Ui! Osaba difuntuk bersuk harrapatzen zittun guziyak, honoko, hemen daude. Hoi denak, Padre zeak, zein da hoi? Bertsotan aitzen den fraili hoi?
- Pello zea hoi?
- Pello Zabala.
- Ez, ez, ez, ez, bestia. Hemen denak, libruk, zea hoitakuk. Lengo bertso zarrak.
- Bertso paperak eta.
- Paperak. Aita Zabala, Zabala.
- A...!
- Zabala. Eaman zittun harrek gue itxetikan holako bertsuk denak.
Dembo batin saltzen zinak, zea hoitakuk. Pillak eaman eta geo aber paperak ekartzia nahi zun, 'o libru ittia, 'ta geo paperak ekarri berrin, hau, libru hau, harrek in 'ta jarriya da hau. Baia hemen amakin bat berso, bai.
- 'Ta ze itten zenittuzten, eosi, Bertso paperak?
- Paperak, hoixe! Dembo batin besa motz bat... Gue gazte dembon kalea tortzen zen 'ta, (mesamotzin) papera jarri 'ta bi sosin zea...
Jarriko 'ute, bai hemen paperan preziyuk eta. 'Ta harrek beti eosi, beti. Kriston afiziyua berso zarratako! Puf!
- 'Ta geo ze itten zenittuzten, eosi, eta buruz ikasi?
- Buruz ikasi.
- 'O haimbeste kantatu 'ta haimbeste kantatu berez gelditzen zin buruan? 'O nola izaten zen?
- Buruz, buruz ikasi. Hemen jarriko 'u preziyua. Hemen, hamabost xentimo.
- Hoi Errenteiyan itten zuten Bertsolaiya inprentan.
- Bai. Baut nik beste librua 're hoitakukin denakin 'ta geo Pello Errotanak, zeanak, Xalbaorrenak, Txirritanak, Lasartenak...
Hogeita ez dakit zembat milla duro patuk battut libru denak.
- Hoi Zabalak ate zun koleziyu hoi ezta?
- Bai.
- 'Ta hoi ze tortzen zen, honea kalea, 'ta ze iten zitun, kantatu edo...
- Bai, kantatu, besa motz batek kantatu 'ta geo saldu kalin. Saldu jaitan! Bertso pilla erra bai saldu! mendi, zea, Mendaro txirristaka, hoa 're amakin bat berso saldua zon.
Ze, kantak baia ba: "en el barrio de Amara, Lolitan etxian, (...) con el cuartillo errial batian, además hay derecho meriendatzian, hazerle un zirri a la criada sukalde atzian". 'Ta bertsuk battu harrek bai!