Arreoa

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:37:20 - 0:40:00 (2' 40'')
Laburpena Ezkontzerako arreoa prestatzen zuen neskak, eta, ezkondu aurretik, erakutsi egiten zuen. Etxeko arropa (zurimenta) eta ontzia prestatzen zen arreoan, zein baino zein dotoreago.

Transkribapena

- Hoixe. 'Ta geo jarri genun bistan esposiziyun bezela. Ohittura zen, e hola in zin arropatatikan 'o zurimenta zela 'ta... Bueno! Gaurko eunin ez da holoko problemik, e! Ber dena erosi... "Falta al da?" 'Ta ezkondugatikan. Leno jesus, denetik itten zen, e! Denetik.
Ontziya, ontziya 're bai eta zurimenta. Bueno, zeiñek biño zeiñek dotoriaguk egiñak. Harizkua itten baldin bazen, jo! "Bai, holoko maindirik iñ omen 'tten. Harizkuk iñ omen ttin harrek eta ikaragarrizko bordadurakin 'ta..." Un lujo tremendo. Gaurko eunin ez da beitzen bat 'e!
Batzun batzuk izango dia, kontatu bat 'o beste lengo ohittura, biño askok ba!.
- Eta hoiy ze itten zen, kampoa ezkonduko baziñan? Itxea ezkonduko baziñan 'de bai?
- Bai, bai. Bere arriua itten zen. Ontziyak eta hori falta baldin bazen bien, biño gaiñekun ba!
- Biño erropa bai. 'Ta zurimentak zer zin, maindirik eta kamisoiyak eta?
- Zurimenta manteleiya, maindirik...
- 'Ta urtetako lana zen hoi!
- Urtitako lana 'ta urtitarako. Gero gordetzen zin 'o haurra izaten zenuneko maindirik bordatuk zianak, harizkuk zianak, haik bixita tortzen zineko jartzeko dotore dotoriak. ¡Qúe cosas! 'Ta oaiñ 'e nik badakazkit arropa batzuk, ordun intakuk, relikiya bezela gordiak!
Ohittura hemen sartua! Ohittura hemen sartua eta kambiyuak jarri asteko bat jartzin bestia jartzeko, biño besti hoik? Txorakeiy bat da, e! Erreiñak esaten nau: "Biño hoiy zertako 'ttuzu? Zertik ez 'ttuzu ibiltzen?" Eta ohittura hori sartua barreneaiño eta 'o min bat zeneko edo
eukitzen zin maindire harizkuk eta bordadurakin 'ta 'o bordatuk zianak eta hoik ba gaixo aldi bateko 'o haur bat izaten zenuneko, edo holako... 'O medikuk etorri ber zula 'ta...