Bezperak bukatu eta dantzara

Primary tabs

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:04:00 - 0:05:40 (1' 40'')
Laburpena Altzibarko bilerara jende asko joaten zen. 'Bezperak' bukatu orduko, korrika abiatzen ziren. Errenterian bandak jotzen zuen, baina oso gutxitan joaten ziren bertara.

Transkribapena

- Ohittura oso politta zien. Gure garaikua.
- Hoi da. Eta geo zuek Altzibarko billera joten ziñazten? Oso famatua zen?
- Bai, bai, bai. Bezperetatik atera, arratsaldin izaten zin bezperak elizan, 'ta hortik ate 'ta korrika Altzibarrea joten giñan. Ui ene! Kuadrilla gaitza.
- 'Ta zer zin bezpera hoik?
- E?
- Zer zin bezpera hoik?
- Elizan bezperak kantatzen zin. Arrosiyua 'ta funtziyo bat itten zen. Mitiñak edo kantatzen zittuzten 'ta ohittura holaxe zen bezperata joteko. Jendia asko asko ez zen joten preziso, biño bai.
- Hoiy astero 'ta izaten zen?
- Ez. Igandetan.
- Iandetan.
- Bezperak igandetan.
- A!
- Bai. Arrosaiyua 'ta kanto batzuk eta...
- 'Ta haik bukatu 'ta korrika.
- Geo merienda edo hartu 'ta... Ez genun gaiña diro berrik izaten 'e gaiña! Gaurko eunin diro gabe ez da ateratzen gaztia, biño guk! 'Ta milagrozko batin Errentira... Han 'e banda musika izaten zen Alamedan, jendia erruz, biño gutxitan. Fiestatan horrela, gaiñekun...
- Gehiyena Altzibar?
- E?
- Gehiyena...
- Altziberra, Altziberra. Txikierdira 're gero hasi zen jendia. Biñon Altziberrek fama haundiya izandu zun. Manuelek oso ondo jotzen zun soiñua.
- 'Ta zer zen, huaxe balkoitik jotzen? Huaxe musika guziya? Bueno, nahikua 'ta sobra izaten zen.
- 'Ta ez zen ordun ez altabozik 'ta zeik. Biñon primeran jotzen zun, jendia gozatu...