Emakume soinu-jotzailea

Primary tabs

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:00:50 - 0:04:00 (3' 10'')
Laburpena Musikari gehienak gizonezkoak baziren ere, tartean bazeuden emakumeak; Iturriozko Portugal baserriko soinu-jotzailea, adibidez. Pikabea anaia-arrebak aritzen ziren soinu-jotzen. Arrebak, gainera, soinua jo eta dantza batera egiten zuen. Umore gaitza jartzen zuen Altzibarko bileran, San Juan iturritik bueltan.

Transkribapena

- San 'zazu berriz.
- Inazio Pikabea zen... Hoi Portugalkua, ez? Baserrikua. Portugal baserrikua. Pues hoiy soiñua jotzen aitzen zen, baiño bere arreba 'ta saten dut, bere arreba bere filarmonika
haundiyakin 'ta zea, eskursiyoa gaur kampoa beste eozeiñ tokita joten din bezela, San Juan itturrira, hemen zea gaitza zen, kuadrillak, neska 'ta mutil joten zin mendiz mendi. Eta han San Juan itturrin ben garbitasuna egin, fede gaitza zen, fedia edo ohittura edo ez dakit zer san.
'Ta geo handikan Lesakara joten zian 'ta hor Lesakatik bueltan ere bai Altziberrerea ben soiñuakin eta. Andria horrek, Pikabea, ez dakit andriak nola zun izena, ez dakit, enaz gotzen, biño andri horrek bere soiñua juaz korru gaitza itten zun Altzibarren dantzan 'ta bea 're
bere soiñua juaz dantzan ibiltzen zen. Oso dotore. Oso dotore. Eta bueno, eskursiyo ederra itten zuten mendiz mendi kuadrilla osuak joten zian, neska 'ta mutil.
- Oiñez?
- Oiñez San Juan iturrira. Eta gero bueltan berriz Altziberren itten zuten ben estaziyua, baiño dantzan ibilli.
- 'Ta hoi ze izaten zen San Juan eunin bertan, 'o (aste...)?
- San Juanetik aurrea. San Juanetatik aurrea, bai. Zertikan Lesakakuk 'e harrapatzen zittuzten batzutan Lesakako fiestak ere. Bai.
- Zu joten al ziñan San Juanea?
- Ni ez! Gu gaztiak giñan ordun. Gu biñon...
- A!
- Beste urte batzuk gehixio zittuztenak zian hoik. Bai, guk ez dakit hamabost hamasei 'ro zemat izango genittun.
- 'Ta goua bai joteko?
- Ez. Hola mendira hola, biño haiyen umoria 'ta haiyen saleru hori gustatzen zitzaigun, e! Asko gaiña! Umore honakin 'ta tortzen zin 'ta. Denak dantzan. Oso ederra zen hoiyen...
- 'Ta gaiñekun emakume gutxi izango zen hola soiñu jotzen 'ta ibiltzen zena, ez?
- Nik ez dut ezagutu. Hori bai, emakume hori, zea, Portugalekua 'o Portugal Txiki 'ro ez dakit nola dun... Nola den. Horkua zen 'ta oso ondo jotzen zun. Bai anaiy... Zeak 'e, Inaxio bearek 'e bai eta arrebak. Baiño salero gaitza! Korro gaitza itten zuten menditikan zatozenian,
eta ez zin nekatuk! Dantzan fuego ibiltzen zin 'ta bea 're bai be soiñua juaz dantzan korrun hantxe! Oso ondo. Gauza polittak zien.
- Bai. Oaiñ ya... Bai.
- Oaiñ aztuk daude gauza hoiyek. Oaiñ beste era batekuk dia, baiño hoik oso polittak zien, e!