Arreoa

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:54:50 - 0:58:30 (3' 40'')
Laburpena Gure aurreko belaunaldira arte, arreoaren ohitura egon da. Hau da, ezkonduta bizitzen jarriko ziren etxe berrirako arropa egiten zuen emakumeak: horko maindireak, horko toallak, horko manteleria... eta baita barruko arropa txuria ere. Josteaz gain bordatu ere egiten zenez, ordu asko pasatzen zuten lan horretan. Ez zen arraroa, beraz, ezkondu aurretik auzokoei eta lagunei erakustea. Ezkontzaren berri ematerakoan txokolatea oparitzen zuen bikoteak.

Transkribapena

- Arreuna ze izaten zen?
- Ba arreuna hoi izaten zen, e... Gehiyenetan beste batzuk lenotikan hasitzen zila nik aittua dut, biñon ne ingurun 'ta, familiyan 'ta ingurun 'ta, behintzat, izaten zin mutillakin hasitzin.
Mutillakin hasitzin 'ta... Zunun diru hura dena arriua itteko. Maindire, tobailla, norbeak ber 'ttunak, itxian ber dena, mantelilla zela... Eta lembizi lan luzena zun hoi. Bainika in, bordatu, zertikan ordun oandikan maindiria 're tela eosita... Zea, erosita...
Guenak itten genittun, bai bainika dela 'ta... Kasu hortan arriuntzako bordatuta. Eta guen eskuz in bertako lan hortatikan hasiko giñan. 'Ta geo ya itxian ber zena, ontziya zela... Eta hori dena. Eta geo urte askuan 'ta askuan eondu zen ohittura ezkondu aurretikan...
Ezkontzen zenak... Ya guk haumbeste ez, biñon ne izebak eta hoik banatzen zuten txokolatia. Bai. Launari 'ta... Eta geo txokolatia bi tableta 'ro hoi. Bai. Esku hutsik jon 'ta ezkontzea nijua esan berrin, txokolatia harrekin abisua. Bai.
- Eta geo dembora berin pues arrio hura ikusteko. 'Ta ezkondu aurretikan itxian leku haundi batin, 'o salan 'o, gela haundi batin 'o, iña zanakan zea hura, arrio hua dena hairi eakusteko pronto jarri. Dena. Paretatatik eta ahal zunun lekutikan zintzilikan. Bai. Eta hori.
Geo karko zizuten béak, zea... Bean opariya, ez zizuten galdetuko, beai iruitzen ziyotena karko zizuten eta hola zen, 'ta gauz batetik igual zenittun hiru 'ta ber berrena falta, biño bueno! Biño hola zen. Eta bai, eunetan hantxe. Eunetan. Eta hura hala jartzeko in ber zunun garbittu,
plantxatu... Tapetik eta baldin bazenittun almidonatu... Ahal zen polittena 'ta itxura onanakua jartzeko.
- Karo.
- Bai. Eta hantxe familikuk, izebak, osabak, parintik, auzokuk, launak... Hantxe torko zin esposiziyo bat baldin bazen bezela arrio hura ikustea. Bai. Eta hori... Ni ezkonduikan berrogeita lau urte da 'ta ni ezkondu ondoretikan 'e bai, e? Geo ya urte askuan ez, biño ni ezkondu 'ta
honea bizitzea torri eta oandikan jon izandu naz hemendikan izaunan arriua ikustea. Erregalua eamanez san zattuen bezela eta arriua ikustea, bai. Geo ya ez, e? Oan...
Ze sango zattut, berrogei urtetikan betti 'ta hola asko ez, biñon ordun bai. Eta len esan dutena ahal zunun gauz guztiya ze ingo zenun... Pillatuko zunun, itxe berriyan bizimodua hasitzeko.