Aterkia

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:35:35 - 0:37:32 (1' 57'')
Laburpena Baserrian euria egin edo ez, berdin egin behar izaten zen lan, baina hala ere ez zuten aterki gisakorik izaten.

Transkribapena

- Eta geo hola zira 'o aterkiya 'o nola izaten zen?
- Bai. Nik zira... Aterkiya. Aterkiya 'ta zea, gizasemik blusa. Blusa telazkua zen, biño harrekin estaltzen zin. Eta guk, berriz, aterkiya. Kierra asko izaten zin kierra luxe-luxiakin,
bate zeikan gabe, bueltikan gabe. Izandu zen, moda hoi 're izautu nun nik. Eta geo hasi zin zira trasparente batzuk pixiklasak esaten geniyon. Trasparente batzuk bai, eta oso kalidade txarrekuk zin, biñon be gorro 'ta guzi izaten zin. Beno, ez... Kaputxa ez, txanoik ez, zapela.
Eta auro hautsitzen zin, biñon bueno, behintzat, guk haik bagenittun, biñon guen amak eta, gue amak eta ez.
- Zakua...
- Zakuk bai. Ni neone 're bai, e? Baserriyan lana itteko 'ta han inguroa jon bertako 'ta... Esniak eamateko 're, klaro! Esniak eskutik zintzilik eamaten genittun. Eta hartako 're zakua burutik bera. Biño zakua 're eudiya fuerte itten baldin bazizun, seittun pasa itten zen,
biño aunkesea harren beru hura han zenun. Babes hora han zenun.
- Kao 'ta polainak 'ta holokoik ez.
- Polainak eta ya geo bai. Bai. Biñon oso gorrak eta txarrak hankako. Gorrak. Biñon, behintzat polainak geo hasi zin.
- Eta gizasemik gehiyenak zapela ibiltzen zuten?
- Zapela. Zapela, erabat zapela. Gazte 'ta... Zar 'ta gazte...