Oinetakoak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:33:20 - 0:35:35 (2' 15'')
Laburpena Garai batean oso diskreto janzten ziren eta gauza batzuk ez zeuden ongi ikusiak; sandalia takoidunak, esaterako. Maria Jesusen izeba batek gordeka janzten zituen, baserritik urrunduta, baina ez zituen inoiz erabili izan. Oinetakoei dagokienez, gehiena alpargata eta abarkak erabiltzen ziren. Eta oinutsik ere asko ibiltzen ziren.

Transkribapena

- A ez, hoi ez!
- 'Ta izate al zen oain izaten den bezela gustoa jantzi 'ta igual erropa bat garaiy hartan atrebittua zena, 'ta itxian uzten ez 'ta... Kampoa jon 'ta jantzi 'ro... Hola
- Bai.
- Gordian 'ta ibiltzen al ziñazten?
- Bai, bai, bai. Bai, bai, bai. Ni haumbeste ez, biñon ni akordatzen naz ne izeba gaztinai in
zizkaten zapata erekiyak, zandale batzuk takoiyakin. Lembizitakuk izango zin, eta errealo in zizkaten. Eta ez ziyoten jazten utzitzen, 'ta harrek itten zun beri haik hartu eskuan eta zea, jon itxetikan pixka 't urrutiyo, 'ta jantzi, 'ta haikin ibiltzen zen, 'ta berriz eskuan hartu eta berriz
armaiyoa. Ni ez naz akordatzen harrek iñoiz zapata haik nomattea joteko jantzi zittunikan. 'Ta alpargata. Ordun alpargata eta albarka. 'Ta ni akortzen naz amona erabat hankutsik ibiltzen zen. 'Ta harrek ohittura haundiya zun goizin goiz jeiki, eta zea baratzin ezer ez bazun
in berrikan 'e, baratzin ondoko muntun, belarretan, oiñez ibiltzen zen hura intza fresku hartan. Bai. Eta ama 'ta izebak eta 're bai. Haik 'e belarratata joten zinin, izebak eta 're hankutsikan. bai. Eta haik badakite nomattea jon alpargatakin, 'ta eudiya hasi 'ta
alpargatak lepotik zintzilik eta beák hankutsik tortzen.
- Ez hondatzetik.
- Bai. Bai, bai, bai. 'Ta albarka, 'ta albarka baju hoi. Eta hoik arrontin hotzak.
Hankatako hotza da. Geo baita 're ibiltzen genittun albarkan materiala bera, biño zapata gomazkuk. Zapatan itxura zuten, biño dena goma, albarka bezela 'ta haik azpitikan auro zulatzen zin, 'ta ni neone 're ibilli naz, ibilli izandu naz haitakuk xulatu, galtzerdiya xulatu 'ta
hanka larrutukin. Bai.