Arto-zuriketa eta gidergaiak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:33:10 - 0:36:30 (3' 20'')
Laburpena Arto-zuriketa denen artean egiten zuten, ganbaran. Artoa aletzen, berriz, ilunabarretan aritzen ziren, arrosarioa errezatuz. Neguan lanabesak konpondu eta gidergaiak gordetzen aritzen ziren: sahatsa eta urritza.

Transkribapena

- Eta artazuriketa ze itten... E... Zuk artozuriketa aittu izandu 'zu? 'O... Zuen artin 'ta?
- Bai, bai, bai.
- Itten zenuten zuek?
- Ez. Itxian 'e nola asko giñan itten genun, biñon bai, badakit itten zela.
-'Ta ze aitzen ziñazten gambaran? 'O...
- Gambaran, gambaran bertan. Gambaran bertan aitzen giñan ba... E...
Igual lau bost person eta geo e... Zea... Jeisten genun hostua betti, len san zattuten bezela, eta artua sekatzen bertan gelditzen zen. Hazi itteko genuna, berriz, itten genun buru erranak, 'o onanak iruitzen zigunak berexi, e...
Harreiri ez geniyon kentzen hostua, gaiñeko hostuak lotu eta alambre batetikan zintzilikan hura eoten zen. E... Zea, ereiñi arte, ereintzeko momentu arte, ordun aletzen genun 'ta zintzilikan hantxe eoten zin haik.
- 'Ta gaiñekua aletzen bai lan errak, baita 're, ez?
- Bai, hura ya... Hura... Eunin eunekua, 'ro genealin illunabarretan. Bai, uandikan arrosiyua errezatu 're itten zen eta gehiyenetan illunabarretan. Bai. 'O errotako ber baldin bazen, 'o e...
Animaliyantzako ber baldin bazen. Behiyantzako igual bate aletu gabe maten geniyon, beri hala, be txikorta 'ta guzi! Eta... Gaiñekun oilluantzako zena 'ta txerriyantzako zena 'ta errotako ber genula 'ta hoi egunin eunekua. 'Ta illarra 're bai, illarra 're, e...
Ber genun hura itten genun, beno, ber genuna... Igual aste batekua ingo zen, biño gaiñekua ahal zen dembora luzena lekatan. Konserbatu hobekiyo itten zen bai. Eta geo ya negua. Neguan... Ba... Ordun 'e izaten zin neguko lanak. Erremita kompondu dela, e...
Itxia zuittu dela, eta hortako aprobetxatzen zen, kampun nola lan gutxiyo izaten zen, itxekuk itteko. Geo baita 're behiñ urtarrilla 'o otsailla aldea hasitzen giñan erremitak ber zittuzten kiergaiak jasotzen, e... Beitzen zen illargiyai, e...
Eta segun ze egur klase eta satsa izaten gustokuna kierrak eta itteko, zeanak, zalaardunak, atxarraztalunak, e... Buelta pixka bat eman ber izaten zaiyo harrei 'ta ordun bi muturretatik lotzeko 'ta, gustokua satsa zen.
Urritza 're bai beste gauz batzutako. Hori dena ordun jasotzen zen. Len san dutena, beitu illargiyari beitu 'ta gauz hoik inta, eta geo ya egurra mozten.
Egurra mozten eta urteko egurra itten eta hori, beste gauza asko 're bai tartin oain momentun tortzen ez naunak, biño lan gorrenak hoik.