Pinto erreka

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:11:50 - 0:15:20 (3' 30'')
Laburpena Arropak garbitzera Peluko errekara, Pintoko errekara, joaten ziren. Arropak garbitzeko hankak errekan sartu behar izaten zituzten, baita neguan ere. Behiak ere errekara eramaten zituzten edatera.

Transkribapena

- Jateko 'ta jana itteko 'ta. Geo arropak garbitzea joten giñan Peluko errekara. Pintoko erreka bezela izautzen dena. Pintoko erreka hoi Gurutzetikan hasitzen zen, sortzen zen, erreka ttiki bat,
eta beste erreka ttiki bat oan esan zattuten Xixtiyoko haixtiyan guk ura kartzen genun itturriyak. Lembizikuk haik hartzen zittun. 'Ta geo erreka hoi da, oan saten yote Urkabe erreka, biño... Ez da Urkabe erreka, hoi da,
Pintoko erreka 'ta Peluko erreka bezela izautzen duguna. Uan Auztiko rebueltan barrena, e... Ibarrea atetzen dena. Ni lengun harrittu in nitzan Hitzan entzun nunin Urkabeko erreka zela, 'ta san nun: "Jesus, hoi aspaldiko erreka zarra da! Eta izen hortaz ez da izautzen",
biño bueno, hori beste konto bat da. Eta arropak garbitzea joten giñan Peluko errekara 'ta sartzen giñan uretan. Han itxeko gizasemik harri haundi bat, e... Jarriya izaten ziguten, xabal bat, zea, zurrumbillo ttiki bat itten zun lekuan,
gu sartzen giñan errekan 'ta han aklaratu itten genun arropa. Itxetikan ya jaboitu 'ta dena pronto eamanta. Eta behiyak eatea 're hara eamaten genittun. Udara 'ta negu. Eta... Baldin bazen hotza 'ta baldin bazen... E...
Bueno, beruakin ez ziyoten hombesteaiñoko kalteik itten, biño... Zembaitan behiyak hormetan izin jonikan ibiltzen zin.
- Bai, e?
- Bai. Bire luzia! Bai. Jon 'ta torri igual izango zin... Ba! Zortzirehun bat metro bai! 'O gehiyo igual, igual kilometro bat! Eta Xixtiyoko txabara itturriya billa joteko 're... Xabalin zen, biñon, beste hombeste igual.
Eta egunin esan zattuten bezela, guk, bi bizitzatakuk, asko aldiz jon ber izaten genun hara. Bai.
- 'Ta erropa neguan 're...
- Bai, bai, bai.
- Hankak sartuta?
- Bai, bai, bai, bai. Berdiñ, berdiñ, berdiñ. Gutxitan izaten genun... Gaiña gu guenak 'e...
Klaro, animaliyan... Animaliyak ematen zigutenetikan, diro sarrera izaten genun, eta askotan nahiyo izaten genun itxian ondoko aska behiyari eaten utzi, 'ta gu arropak garbitzea beko errekara jon, bai. Bai, bai. Eta hantxe, 'ta gaiña...
Ez genun izaten babesteko ezer ez, ez polainik, ez ezer 'e. Eta... Biñon... Bai, denea ohittu itten da! Ohittu itten da, horaxe ikusi genun! Ordun ez genekigun beste arraxtasunikan bazonikan. Hora itten ikusi genittun gen aurrekuk eta guk hora in genun.
Geo... Jarri zinin ura 'ta hoi, geo bai, ikusi genittun berrikuntza hoik, biñon bittarti hartan pos horaxe zen, 'ta hora.