Emakumeak baserrian

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:27:40 - 0:31:20 (3' 40'')
Laburpena Aurreko bi belaunaldietan etxekoandreak ziren kanpotik Portuburura ezkonduak. Biak nafarrak. Erramunen ama gogor hazia izaki, gero ere etxea eta baserria dena eramaten zuen. Amonak, berriz, behia hil, odolustu eta puskatzen oso trebea izan behar zuen. Etxean normalean semeak gelditzen ziren, baina batzuetan baita alabak ere.

Transkribapena

-Zea zen gue ama gaztetan 'ta asko sufrittua, mendiyan, mendikua. 'Ta zea, aguante haundiya zun.
Goizin 'e euna hasteako punttun jeiki 'ta euna argittu zai askotan. Ataiyin aska izaten genun 'ta depositto haundi bat hor aldamiyun, urantzat, teillatuko ura.
'Ta arropak garbitzeko 'ta. Eatekua itturritik kartzen genun. 'Ta biaje erra in ber hua kartzen.
Txaundoko(?) itturritik 'o bestela beku hortik 'o. 'Ta han harrek be ze hura arropa 'ro zea prepatuko zun hurrungo eunin.
'Ta ondoko eunin itten zun be guara 'ro beak garbiketa ataiko aska hartan. 'Ta euna argittu 'ta ixtanteko hasten zen.
'Ta raka, raka, raka, raka. 'Ta geo zelaiyin, artuan 'o arto jorra joteko 'ro prepatzeko han goizin lan haik denak in, denak itten zittun. 'Ta oan ez da.
-Harrek ze itten zun etxekua 'ta kampokua dena itten zun harrek?
-Dena itten zun harrek.
-Zer zen amona ya erarekua? Hemen amona 'o?
-Hemengo amona lenotik hilla. Nik enun izautu 'ta. Lenotik hilla.
-A, karo.
-Bai, hemengo amona zea 'men zen Aranokua. Bai, Aranokua. Maria Luisa Ansa. 'Ta harrek ikarri gaztetan numbaitte ikasiya 'ro.
Eozein baserritan behiya elbarrittu 'ro, behiya gaizkittu 'ro 'ta hiltzia behiya. 'Ta karnizeroik eta 're ez izaten ordun. Nola izango zen? Aldena Errentiyan 'o izango zen, bakarren bat baldin bazen.
'Ta norbaittek in ber 'ta. Hala, ikasiya hua nolapaitte, premiyakin ikasiya izango zen. Han ikasiya beimpin. 'Ta honea ezkondu 'ta honea torri 'ta hemen.
'Ta geo eozeiñek zea: "Behiya ya hillin dakau 'ta jongo al ziñake Mailuixa?"
'Ta: "Bai, bai".
Seittun herremintak izaten 'men zittun. 'Ta jon 'ta behiya. "Bueno zer hill in ber al dugu?"
'Ta: "Bai, hau hiltzea dijua"
Da! Bukatu 'ta sangratu 'ta odola ate 'ta larrutu 'ta tripak ate 'ta puskatu 'ta dena gizon batek bezela itten 'men zun. 'Ta goua izuarriya 'men zun.
-'Ta beak 'e gogua izaki, Erramun.
-Goua 'ta halaxe 'men zen hura 'ta gue zea hora 'ta. Gue attak saten zun harrek zula nombaitte berez
ikasiya. Ordun ikasteko 'ya nun ikasi ber zun harrek! 'Ya non ikasi ber zun! Beez.
-Non 'ta...
-Beez.
-Berezko, bakarran bat noizpaitte kusi 'ta hartu amor propiyua 'ta benga nik in ber dit hoi 'ta ingoit.
-Gustatu.
-Bai 'ta in. Halaxekua. 'Ta hola. Holaxeko zeak.
-'Ta gaiñekun hemen ze gelditzen zen beti gizasmia? Maiyorazgua ze eamaten zun beti gizasmik? 'O emakumik 'e bai? Hoi nola izaten zen?
-Honek san nahi du itxeko.
-A! Itxeko. Itxeko...
-Jenelin gizasmia.
-Bai. Leheno gizasmia zen atta. 'Ta andria handik karri zun Aranotik. 'Ta geo berriz, geo 're Inaxio gizasmia zen geo 're. Gue koiñatan gizona. 'Ta.
-Bai, jenelin...
-Biño emakumia ez zen behiñ 'e gelditzen baserriyan?
-Bai, gelditzen zin, gelditzen zin.
-Jenelin gizasmia, jenelin.
-Bai, nola, nola heldu zen. Batzuk ongi tortzen ez igual 'ta beste batzuk goik ez igual 'ta.
Hola, empleua nola zun 'ta. Andrian asuntua, 're andriak 'e batzuk...
-Biño jenelin seme zaharrena itxeko.
-Bai askotan bai.
-'Ta zaharrena zea bazen andria, emakumia bazen?
-Bueno, hoi ba, san du ba. Harrek igual karko zun gizona kampokua. 'Ta geo ongi antolatzen ez suhiyakin 'ta, hanka igul. Oain pasatzen dia hoik, 'ta ordun 'e bai.