Beltz euskalduna

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:56:01 - 0:57:38 (1' 37'')
Laburpena Aita ongi moldatu zen Ameriketan. Nagusia eta lagunak euskaldunak zituen. Beltz euskaldunak ere ezagutu zituen han.

Transkribapena

-'Ta inglesa 'ro ikasi 'te zun zerbaitt? Ikasiko zun zerbaitt, enteinttu ingo zun, ez?
-Ez dait, ez dait euskaraz aitzen 'zango zin haik han gehiyenak nausiya 're euskalduna 'men zen 'ta.
-Hoi da.
-Trato guziya euskaldunakin.
-Saten 'men zun. 'O zea saten zun harrek han malda batin 'men zeuden hizketan taberna 'men zen. 'Ta han taberna hartan juntatu 'ta.
Euskaldunak bai 'men zin mordoxka 't juntatuk 'ta hala. Zea ez dait, laumbata 'ro igandia 'ro ze izango zen han.
'Ta heldu 'men zen karro bat betik goitti. 'Ta karrun gaiñin ardo barrikak 'men zittun. 'Ta zea aberia, zaldiya 'ro mandua 'ro zerbaitte tiraka.
'Ta malda hartan (...) 'ta ezin. Ezin 'ta ezin. 'Ta han ai 'men zen arre 'ta arre, 'ta benga 'ta benga. 'Ta pixka 't jon 'ta geldittu, 'ta pixka 't jon 'ta geldittu 'ta.
Geo jendia hola denak beira tabernako ati hartatikan beira 'men zeuden 'ta bat beltx beltxa hoin bazterrin.
'Ta: "Bai, hako beltx hau 'ta honekin jongo bagiñake laister ateko genuke bai!"
"Bai, bai, ni jongo naz" Harrek euskaraz.
-Beltxak?
-Beltxak. Hartu 'men zun zea erra. Lotsatu 'men zin erki.
-Oi ingo ez zin ba!
- 'Ta zea san 'men ziyoten geo ate. Jon 'men zin 'ta heldu 'men ziyoten karruri denak. 'Ta ate 'men zuten goitti.
'Ta harrek 'e estimatu 'men zun erki, karreru harrek. 'Ta han jon 'men zin 'ta. Geo hala san,
juntatu 'men zin 'ta: "Horrei galdetu ber ziot nolaz den euskalduna!"
Hala galdetu 'men ziyon 'ta.
Zea, oan aztua dakat saten zun atta, 'ro saten zun ama zea Bergarakua.