Irinarekin harrapatu eta atxilotu

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:52:20 - 0:55:15 (2' 55'')
Laburpena Auzoko bat Arantzara joaten zen irin bila. Behin guardia zibilek harrapatu zuten eta kartzelara eraman zuten, Lesakara. Tornolatar hura iturendarra zen, eta, sarjentuaren neskamea ere hangoa izaki, hari esker aske utzi zuten. HIKA.

Transkribapena

-Ez erki kambitu dia kontuk hemen, jesus! Bueno, hola 'ta Inozentzioi 're pastu ziyon. Hua 're bihorrakin jon da Arantza 'ta han ingo ze ingo.
'Ta harrek 'e itxian artoik ez, zentralin lanin 'ta artoik ez, baserriyan ez. 'Ta han eosi, zakua artua, iriña. 'Ta beste zako bat gaztaiña.
Gaztaiña 're saltzeko eoki han, gaztaiña asko izaten baita han. 'Ta eosi 'ta ja 'ta hua karri ber zula. 'Ta heldu da 'ta
Burnaitzeiño torri, pentsazu! 'Ta pasa 'ta Burnaitzeiño. Guardizilak hor. Alto 'ta zer zekarren 'ta iriña 'ta gaztain pixkat hola jateko ta.
Bueno haikin jon ber zula ba 'ta. Biño erdaaz 'e ongi zekin harrek 'ta. Biño ezetz! Harrek familiya itxian zekala! 'Ta gosiak eta...
Ezetz, ezetz, ezetz, geo torko zela, haikin jon ber zula. Haikin jon ber zula 'ta jira 'ta be biorrakin goitik beitti nearrez, Lesaka.
Lesakakuk izaki guardizilak 'ta hara eaman 'ta haik koartelan sartu 'men zuten aberia. Numbaitte kuadran 'o, desaertu 'men zuten 'ta.
Jon goitti 'ta sartu 'men zuten. Hotako kartzela txarren bat 'zango zen 'ta sartu 'men zuten. Han 'men zon 'ta han espetzeko zea sarjentua 'ro torri arte.
'Ta bueno han 'men zon 'ta near arront aixa itte zun 'ta nearrez han 'men zon 'ta. Han emakumia ttaka-ttaka-ttaka pasa 'men zen 'ta beitu 'men ziyon 'ta pasa 'ta aurrea.
Biño beitu 'ta berriz bueltan torri 'men zen 'ta berriz beitu 'men ziyon 'ta ezautu. Hoi herrikua, ittuindarra neskame han zona. Ittuinguk baitia hoik .
'Ta san 'men ziyon. Pololo saten ziyoten harrei, Inozentzioi. 'Ta sartu 'men zen koartoa, 'o zeara 'ta:
"Pololo ze itten zu hemen 'ta?"
Rra altxa 'ta hartu 'men zun zerun sartu 'ta aiñeko poza hua kus, zautu zunin. 'Ta in 'men ziyon neska zea hola 'ta hola jon nan 'ta karo hona karri nioten oan 'ta
itxian (?) 'zateko 'ta torri nan 'ta.
"Eon, eon, eon 'ta zea ni hemen neok neskame sarjentukin 'ta nik esplikatuko ziot"
"'Ta bai esplikakiyon gaixu horrek, esplikakiyon"
'Ta sarjentua torri 'men zen be garai zea batin, be ordun.
Espliktu harrek 'ta torri 'men zen 'ta kusi 'men zun 'ta aer ze pasa ziyon ba. 'Ta gaiñea nola in zun 'ta gosia zakatela itxian 'ta.
Hala torri zela 'ta oañ kenduak 'ta hara karri ziyotela 'ta kendu in zizkatela han zila nombaitte 'ta. A bueno, bueno deittu 'men ziyon beste guardizilai 'ta.
Aer gaztaiña 'ta iriña 'ta non zin 'ta han zila bian. Kargatzeko aberia, launtzeko kargatzen. Kargatu 'ta bueno seitzeko itxea.
Berriz pozik biaje hura in 'men zun, biño pozik Lesakatikan Sanantonen barrena itxea beri haikin! Biajia erra! 'Ta geo susto erra eaman 'ta halaxe.