Eskola eta lana

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:43:30 - 0:47:10 (3' 40'')
Laburpena Santanderrera joaten ziren eskolara. Gehienetan errezuan aritzen ziren, eta, maistrak gehiketak egiten bakarrik zekienez, huraxe ikasita gelditu ziren. Gurasoek gehiago ikastea nahi zutenez, auzoan fraile ikasten ibili zen bati eskatu zioten beren seme-alabei irakasteko. Hartara, arratseko eskolan hasi ziren Txarondoko errotan. Baina handik gutxira maisua burutik nahasten hasi zen eta ez zuten askoz ere gehiago ikasi. Beraiek nahiago zuten baserrian lanean aritu, eskolara joan baino. Beti izaten zen lana, gauean ere bai. Bakoitza bere zereginetan aritzen zen sukaldean. Gerra aurretik ere taloa jaten zen. Ogia garestia zen eta hura kanpoan lanean aritzen zirenentzat gordetzen zen.

Transkribapena

Trixtia zen. Ni akortzen naz ni, guk, mutikoxkorretan eskola Santanderrea joten giñan. 'Ta.
-?
-Ez. Zea Martxelina, Portuberriko Martxelina. Esko... Hor eskola man zun harrek.
Gaztiantzat. Barriyoko gaztiantzat.
-Martxelina zea?
-Hil zen.
-Bai. (?)zen zea?
-Bai
-A! Harrek mate al zun?
-Harrexek maten zun. 'Ta hara joten giñen 'ta jon biño ez askotan nahiyo jon 'ta. Hasi, sartu 'ta seittun errezun 'ta errezun bukatzen genun.
-Dotriña.
-Dotriña dena. Dena dotriña.
-Sagradua.
-'Ta beak sumar bakarra zekin. Hua ikasi genun seittun. Handik aurrea ez zekin 'ta nola eakutsiko zun 'Ta guk ez ikasi.
-Hoi da marka!
-Geo, bai. 'Ta geo haarrek 'e utzi... haundittu giñan pixka 't. Haundittu giñan 'ta nombaitte zerbaitte gehixio eakutsi nahi 'o (?). Trumoiyan bi, bakizu prailia. 'Ta hua hor ai zen Txaundoko eslian ikatza itten.
-Bordaberriko azpiyan?
-Bai, hor, hor, hor. Ez leku errin gaiñea.
-Toki elutsa 'ta.
-Bai. 'Ta hor 'ta zea harrek emango ziula, aleiya, lekua jarri ezko.
'Ta nonahi umia baizen. Txaundon 'e umia 'ta denin 'ta. Hala, zea Txaundoi permisua eskatu 'ta beak eman permisua 'ta Bekoerrotan arratseko eskola maten zun harrek, prailik. 'Ta hara joten giñan 'ta hasi gu hasi 'ta belaxe naastu zen.
-Bai. Nahastuta ayuntamientoko tximiniyak eta bota.
-Bai. Bai, bai, ba hortxe hasi zen. Bai, bai 'ta gue (?). Gu eskola bukatzen. Geo deus ez 'ta.
-Bai ordun...
-'Ta hua zer zen gehixio ikasiya 'ro?
-Praile ibilliya 'ro.
-Fraile fraile 'o zerbaitte hola... Bai.
-Zerbaitte, fraile saten ziyoten
-Praile jon 'ta ibilliya. Askoik ez zun jakingo. Bazun eskola pixka 't, bazun! Bai, guk harrek aiña jakiñ ezko... Bai harrek. 'Ta halaxe 'ta hortxe, geo eskola jon biño nahiyo 'zaten genun askotaze attak goizin: "Bueno goizin goiz berua heldu da 'ta muittu!"
Mutikoxkorra 'ta muittu 'ta behiya aurrea zelaira 'ta hantxe behiyan aurrin hara 'ta honea, hara 'ta honea. Hantxe bueltaka,nahiyo eskola jon biño. Geo nola ikasi? Nola ikasi geo?
-Ordun nik uste 'ut, orduko zea zen dotriña. Hoa beimpin ikasi ber zenun.
-Bueno! Oan, oan dena aztu! Nei beimpin aztu zitt dotriña, biño...
-Kumuniyo haundiya iñ ezkio... Bat morroi
-Bai, bai, bai, bai.
-Bestia zuk san zuna. Ardiyakin 'o.
-Lanea.
-Lana, lana, lana.
-Bai, bai, bai, lana.
-Orduko zea hoa zen.
-Bai, 'ta gaiñea arratsin. Ni eoten naz pentsatzen 'ta arratsin juntatu 'ta beno, denantzat lana izaten zen arratsin 'e.
Batzuk artoaletzen.
-Bai, bai. Denantzat bazen, denantzat.
-Beste batzuk, bai. Beste batzuk beste zerbaitte lana. Denak 'ta. Bestik, emakumik, berriz apaiya jartzen 'ta. Taluk erretzen 'ta
-Bai.
-Talua.
-Batek nahikua lana izaten zun!
-Gerra torri zenin 'e talua premiyin 'ta jan genun, biño aurretikan 'e talua jaten genun guk e! Gerra aurretik e!
-Zea ogiya bezela?
-Bai. Ogiya tortzen zen biño... Hau ber baizen asko!
-Bai, jo!
-'Ta famili haundiya zen lekuan... Iandin karri ogiya,
kartzen zen puxka 't 'ta harrekin prezisunak, lanea jon ber zunak eta, mendira jon ber zunak 'ta bokaillua 'ta hola. 'Ta gaiñeko itxekuntzat talua. Talua 'ta pozik gaiñea!