Fenomeno arraroak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:34:46 - 0:41:55 (7' 09'')
Laburpena Erramunek ez du inoiz sorginik ikusi, baina gau-lanean ibili den denboretan gauza aski arraroak pasatu zaizkio. Gau-lana egiten ari zirela argi ikaragarri bat ikusi izan zuten behin baino gehiagotan eta pentsatu ere bai: "Hori ez duk egunekoa". Garaitsu hartan, Intzensoroerrekan, brasaren moduko gauza gorri-gorri bat ikusi zuten. Eskuetan hartu eta erre egiten zuen. Zenbat eta ur gehiago bota, orduan eta gorriago. Gero aditu izan zuten errusiarrek zer edo zer botatzen zutela, probak egiteko edo.

Transkribapena

-Ne dembuan amakiñat pauso mana naz gabez kampun 'ta sorgiñik ez dut kusi egiya san. Zea 're, zea 're. Nik kusi dutena kusi dut, hua bein biño geiyotan kusi nun 'ta arratsin bakar bakarrikan, eun batin heldu nitzan betik goitti.
Biajia in genun beitti 'ta zabaldu giñen, batzuk (?)Albixturreneko Martin 'ta hoik zin Petreneko Luix 'ta hoik bian gelditzen 'ta ni goitti. 'Ta heldu nitzen, Eperpixtaku hortan goitti heldu nitzen taka, taka, taka. 'Ta ikaragarrizko argitasun bat ate zun.
Izuarriya argiya, dana iyunik ez bazen bezela argittu zun. 'Ta piuf atzea! Atzea kalmatu zen. Ne artin, ez dait ze ordu izango zin goizaldia zen. Goizaldeko hiruak 'o, orduiyak 'o zerbaitte hola izango zin.
'ta um... zetu nitzen pixka 't, pixka 't izutu nitzen: "zer zen hoi? Hoi ez yun onezkua" 'Ta hala, geo hala, beimpin torri. 'Ta geo jon giñan beste eun batin goitti, Naparru aldea 'ro. 'Ta gen bizkarrin kargak hartuta heldu giñan.
'ta hor Olaundittu aldi hontan beldurra 'ta sartu giñan Aitxuleiko Larrerrei 'ro saten geniyon auzko eluts hua beitti. Intzentsoerreka.
'Ta Intzentsoerreka sartu giñan. 'Ta heldu giñan goitik beitti 'ta errekaxixtor bat han Intzentso ataitik pasten dena. 'Ta han gorri-gorri-gorriya gauz bat. 'Ta biño zer da? Brasa bezela, brasa, surtako brasa nola izaten da, beko suan 'ta...?
"'Ta zer da ordia hoi? Hoi zer da?"
'Ta geldittu, ni geldittu, ni nitzen aurrena 'ta geldittu nitzen 'ta bestik 'e. Jon 'ta denak beira. 'Ta hantxe. Ongi beitu ezko kia botzen zun.
Urin earrin zon, erdiya urin 'ta beste erdiya lehorrin zon. 'Ta urin zea hartan botzen zun kia. Pixar pixar bat botzen zun.
-Hor geo, zuk nik biño ongiyo dakizu biño, ipurtargiyak 'e itten zun argiya.
-Bai. Bai, ipurtargiya ttikiya izaten da biño hua, holko, hola gorri-gorriya, haragi puska 't bezela.
-Dezentia, puska dezentia. 'Ta nik hola makilakin ikutzen nun hola 'ta buelta maten zun. 'Ta hantxe 'ta beti han 'ta beti han. "'Ta hau ze demonio?" Polliki-polliki nik, ez ikuttu ber, biño ikuttu, tta-tta ikuttu.
Hola, 'ta hotz-hotza, hotz-hotza. Ez do berua beimpin 'ta denak parrez 'ta beira. Gaztiak eta. Hartu nun ttak eskuan hola, 'ta eskuan hola jarri nun 'ta pixkat beira eon 'e bai. Ez hartu ber biño...
-Biño gaztia 'ta!
-Bai, 'ta geo bueno, abitu in berko yeu 'ta utzi berriz han 'ta. hua han utzi nik biño sutan esku 'at. Piribipipit, Piribipipi, piribipipi. Sua.
Berde-berdia 'o urdiñ-urdiña sua. Piribipipi. 'Ta horra sua eskuan, putzoa seittun ra-ra-ra-ra-ra... 'Ta aittu 'ta, 'ta berriz 'e sutan.
Bai 'ta ongi al da hau? Berriz 'e bai 'ta denak bestik nei parrez. 'Ta nik benga hondarra harrapatu nun erreka xixtor hartan bexio hon 'ta erreka haundixio jon 'ta hondar hartan 'ta urin benga!
Han. Han. Bai ordu erdi bat 're! Izutu nitzen! "Etzik gauza onik in ber nei honek!". Esku guziya zetu nun, azal guziya harrotu 're bai. Berriz 'e benga 'ta benga 'ta benga! 'Ta beti pixkat gutxixio zea, azaltzen 'te zen.
Iruitzen zin. 'Ta halako batin hola jarri 'ta pixka 't gutxixio 'ta gutxixio. "Ai duk pixkat joten 'ta!" Geo pañulukin 'o arropakin 'o seka-seka in nun 'ta gutxixio, gutxiyo sekatu nunin.
Ur harren zeakin 'o gehiyo 'ro itten zun ba! 'Ta hala 'ta. Geo "Bueno bueno, abitu in berko yeu! Miñik etzik ematen 'ta abitu in berko yeu!" Abitu giñan 'ta handik taka-taka-taka pasa 'ta hemendik beitti ez dait noa jon giñan!
Jon giñan nombaittea, goitik beitti. Gen biaji hoi in genun. Biño aittu zen. Biño nik gouan goizin, goizin esnatu nitzan 'ta. Lo kuluxka bat in nun, gutxi in nun e! Torri nitzaneko goiza zen 'ta.
'Ta geo "Kusi ber dit nik hua! Ya han den 'o zer den 'o kusi ber dit, eunez!" Jon nitzan, Intzentsoerreka. Hantxe zon, len nik utzitako lekuan.
'Ta ne artin: "Ez dut gaur eskuakin 'kuttuko ez nik hoi!" Iatze bat hartu 'ta bi doblen gaztain morkotsa biltzeko itten zen len batin hola, hala in 'ta hartu nun. 'Ta neri hura 'ta geo abitu 'ta eroi, 'ta lurre 'ta berriz beste 'at gehiyo hartuta 'ro 'ta nolapaitte estutu nun beimpin.
'Ta geo eskuan karri 'ut. Biño ikuttu gabe! Zea harrekin honea 'ta, hor paetan gaiñin jertse zar bat, zar-zar bat. Noizpatte utzi 'zandua, zon paetan gaiñin. Hantxen gaiñin utzi nun.
'Ta han geldittu zen 'ta geo hala. Berein san niyon, zeai Inaxioi 're 'ta jon 'ta denak kusi genun. 'Ta hantxe zon. 'Ta gio torri Gontzales, Inazio Gontzaled, 'ta Kasko. Tomas difuntua. Difuntuak dia biyek 'e.
'Ta torri 'ta hairi hola esplikatu gue Inaxiok 'ta haik kusi ber zutela 'ta kusi haik 'e. 'Ta bueno! "Ze gauza rarua 'ta gorri-gorriya baziok hor". 'Ta bai "Kia 're botzen dik pixka 't" 'Ta bai. 'Ta hola zea... gen konbersaziyua.
'Ta hala geo bueno, bueno haik jon zin 'ta han geldittu zen 'ta eunero, goizero jotin beitzen niyon. Jon 'ta beitu. 'Ta zembat 'ta gehiyo euriya in 'ta busti jertse zar hura, ordun 'ta indar gehiyo hartzen zun harrek.
Bustiya hartan bai. Biño hantxe 'ta ikuttu 'ta jertsi hua oso-osua 'ta hua hantxe kozkor hura gaiñin. 'Ta geo zer da 'ta handik bi hiru eunea 'ro jon naz beitzea 'ta dena deseiña 'ta jertsia bea 're dena erria!
Erria, hauts iña! Hautsa, hautsa, hautsa nola gelditzen da hautsa kompleto? Biño ez zea hua zen lekun bakarrin e! Dena hua! Hua busti, humedade haundi xamarra 'ta numbatte bustiy hartan 'ta dena!
'Ta beldurra, geo bai beldurra gehiyo ez nun kusita 're kuttu halakoik! 'Ta ez ingo 're gaiñea! Han persona han dela iñ ezko ez zun gauz onik ingo harrek e! Ez zun gauz onik ingo harrek!
Harrek sua 'ta geo, geoztikan 'e halako argiyak hor Eperpixtaku hortan in ziun bezelako argiyak, inzkiun! 'Ta batin hantxe zean Aitxuleiko, Usatietabiño behixio Endarlatzaku baia (?)tik aurrexio jonta.
Endarlatza biño pixkat goittixio. In zun ikaragarriya! Pifff! Ddenak argittu zittun Aiako Harriyak 'ta bazter guziyak. 'Ta hoi, horrek 'e hoixen ingo zun. Huaxe iña zun horrek 'e 'ta holaxe.
'Ta geo san zuten batzuk, nik hola esplikatuta, bai hoi probak itteko botzen zutela rusuk 'o zerbaitte goitti 'ta goiyan zea itten zila, deseiñ itten zila, puskatu. Biño geo, geo itten zila hoik denak deseiñ itten zila hoik.
'Ta hala itten izango zila 'ta, bai bai hala itten izango zin. Biño norbaitte onduan 'o kutzen 'o han tokatu ezko harek kalte igual ingo ziyon personai e!
-Harrek hala jersi hura erre zunin!
-Erre? Hautsa iña dena hautsa! 'Ta hola, holako istoriyuk. Gue sorgiñak hoik. Nahiko sorgin txarrak hoik, bai!