Emietako bidean izuak jota

Primary tabs

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:40:50 - 0:42:50 (2' 00'')
Laburpena Emietan senideak zituen Rosariok, eta oinez joaten zen askotan enkarguekin. Behin, bidean izu gaitza pasatu zuen, hegazti pila batek bidea moztuta.

Transkribapena

- Urruti gelditzen da e? Ez pentsatu, Emita. Ui, ni eun batin izutu nitzan asko. Asko gañea e. Banijun, bazkalondo bat zela uste'ut, eta banijun 'ta, kuak eta kuak eta kuak eta kuak hola sumatzen nittun birian... konpaziyo batea, ni banijun hola 'ta eskoitako zea batin,
zoko batin, 'ta kuak eta kuak, "nik zer ttut hemen ordin oain?" saten nun nik "nik zer ttut ordin hemen?" 'ta beira jarri nitzan 'ta geo 'ta geyo, kuak eta kuak eta kuak, "nei jan ber ziten hok" hoixe pentsatu nun, "nei jan ber naute hoik, hemen, zokua hontan" 'ta izu batekin!
atera nitzan handikan! ui, hua izua, ez dut beñe nik... Emita, ba al dakizute non den Emita?
- Gutxi gorabera...
- Bueno, askotan jon naz ni Emita, miñon beñe e'nitzan euna hartan bezela izutu zeakin, heaztiyan zeakin. 'Ta zea zen, bi... nola saten da, bi... konpaziyoa hoi 'ta hau zea izango balike bezela, bi zoko. 'Ta haitatikan, ai! nik hua izua, nik saten nun "nik hemen geldittu ber
'te dut hoikin? nik..?" huaxe pentsatzen nun e. Hainbeste zea zin, ez dakit ze klase zin, nik eniyoten... enittun izautu 're iñ, miñon e'nitzan nahi ordu handikan atera! 'ta Emitako birian atzea sartu. Jesus! Hua poxa hartu nun sartu nintzanin! san niyoten
"erki kostata torri naz gaur honea, Emita ez dakit noisnahi torriko nazen berriz".
- Hola izutu ziñan e?
- Izutu nitzan... denak kuak eta kuak eta kuak, denak geo 'ta arrimatuo 'ta geo 'ta arrimatuo 'ta zoko batin 'ta... Oi Jesus! Izutu! San nun bai "hementxe bukatu berko ut nik gaur".