Sagardoaz gain, ura

Primary tabs

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:27:50 - 0:29:30 (1' 40'')
Laburpena Aduriz sagardotegia gizonez josia egoten zen. Batzuk lataka aritzen ziren eta Rosariok ura bota izan die batzuei.

Transkribapena

- Saardotegiyan gizon... geyena gizasmia ibilliko zin? Ordun emakumik ez zin joten.
- Ez gizasmia zen geyena, gizasmia bai.
- 'Ta toritu 'ta ingo zizuten?
- Bo! Batzuk bai 'ta bestik berriz e'zekiten toritu 're nola itten zen. Ze san 'de ba al zekiten batzuk?
- Batzuk zea ber gañea: launtza.
- Launtza. Denetik izaten zin. Jesus! Denetikan izaten zin. Latoso zikin batzuri... lata 'ta zikiña nazkatzen ziten 'ta, bai? Hartu zea sardua zetzeko potuk, litroko potuk eta izaten zin, ura 're bai, han izaten nun bertan basuk 'ta garbitzeko, handikan hartu litroko potukin
'ta muturrea titzen "segi hemendikan!".
- Atrebitzen ziñan e?
- Hombre! In berko! Bestela beák lata geyo jartzen zuten 'ta "segi hemendikan! Fuera!".
- 'Ta nausiyak ez zizuten ezer saten?
- Ezta deuse.
- Jakinki haik?
- Haik bazekiten. Neonek igual saten niyon beaiy ze in nun. 'Ta ongi in nula saten ziten. Erki in nula, mezi zunai iñ in ber zitzaiola in ber zena.
- Hairi 're tokatuko ziyoten?
- Hola bizittu izandu ga. Oain berriz, xintxo-xintxo hementxen.
- Lehen 'de txintxo ibilko ziñan?
- Bai, bai. Saiatzen nitzan. Xoxak nahi bainittun 'ta haik sortzetikan nonbaitikan. Ai Jesus! Ez dugu saardoteiko xoxa...