Errekan arropa-garbitzen

Primary tabs

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:01:15 - 0:05:15 (4' 00'')
Laburpena Errekan garbitzen zituzten arropak, Makutsoren ondoan. Rosariok ama gaixorik zeukan eta goiz hasi zen lan horretan; amak etxean jabonatu egiten zuen, eta berak errekan garbitu eta jaboia kendu. Buruan eramaten zuen baldea. Gobada egiten zuten, baina ontzi txikietan. Erreka eta irrioa ezberdindu ditu.

Transkribapena

- ...askoz (...) behintzat.
- Bai ez...
- Ez gu oain beko irriyoa jon ber izaten arropa garbitzea ni joten nitzan bezela.
Amakiña bat iña no, jesus! Ura itxian jarri 'ta in zizkiguten arte.
- Itxea ura sartu zuten arte?
- Bai. Ura sartu zuten arte bai. 'Ta segi irriyoa, anda! Hotza zenin hotzakin eta berua zenin
berua zenakin.
- Han ez zon kalentadorik...
- Ez da kalentadorik han. Ai...! Oaingo jendia ondo bizi da.
- 'Ta Iturriotzen ba al zenuten zea...? beko erreka noa jaixten zinazten?
- Beko erreka. Pues, beko erreka joten giñan 'ta han aitzen giñan arropa garbitzen. Beno, jabonatu etxian itten genun erropa, eta geo jon ta aklaratu han.
- Makutsoko erreka...
- Makutsoko erreka saten geniyon. Makutso da... zean... presa bat bada han. Bazen. Oain ez dakit nola don, 'ta presa haren onduan Makutso da. Etxian izena Makutso.
Eta ondua harta joten giñan 'ta hantxe aitzen giñan ahal genun bezela, jela baldin bazen jelatutako urakin... Geo near pixkat iñ, etxea jonta ahal genun bezela berotu eskuak eta, holaxen...
- Eta ba al tzen harriyik 'ta jarriak al zozten arropa garbitzeko?
- Nun, zea irriyun?
- Bai.
- Bai, harriyak bazin zeak... harri zabalak bastante onak eoten zin 'ta haitan itten genittun. 'Ta geo jabonatu, berriz, etxian, geyena itten genun. Etxetikan...
- 'Ta errekan ze itten zen jo, arropa jo 'ro?
- Pues aklara... pixka bat ibili 'ta geo aklaratu han irriyun, ta ura hua kendu ta etxea eaman 'ta zabaldu.
- Nola zabaltzen zenuten, lurrin 'o zintzilik?
- Lurrin 'e in izandu dugu, 'ta zea, belarretan miño gañekun zintzilik, bai, zintzilik. Pintzákin.
- 'Ta gobara 'ro gotzen al za zu?
- Goara? Bai zea kubutan 'ta... nik baserritan 'ta ikusten nun bezela ez genun guk itxian itten.
Itten genun guara miñon untzi ttikikyan 'ta itten genun guk guara, bai, itten genun. Haikin arreglatzen giñan.
- Ur berua bota 'ta... ez?
- Bai.
- Su hautsa 'ta...
- Bai 'ta... garbi-garbiak jartzen genittun behintzat eta. Txuriyak ateratzen zin.
- Miño lan pilla erra in da?
- A bai bai.
- Eun osoko lana, ez?
- Aski gaztia nitzala hasi nitzan zeara... erreka saten geniyon... irriyua... ura hemen dijuna hoi da erreka esaten da. Erreka jon 'ta han aklaratu. Amak jabonatze 'izkin etxian 'ta ni jon 'ta han aklaratu. Gazte-gaztia nitzala.
- 'Ta kantidadia emango zenun ba?
- Hoi buruan eamaten nun barriñua. Hoik ibilliyak e? Hoik bizimoduk e?
- Xuxen-xuxen jongo ziñan...
- Hoik bizimoduk e? Ordutikan honea, jesus! Oain zein jongo da buruan barriñua hartu 'ta putzoa?
- Oain labadora hondatzen denin bai, madarikaziyo errak.
- Bai, egiya. Oain dena kanbitu baida, dena, kejatu itten da oain 'de jendia miño, oi!
- Bai, kejatu beti.
- Ez da kejatu ber den zea e... jesus, gu bizimodutikan. Ni zazpi urtetako 'ta hasi nitzan.
Ama ez zen gauza izaten, hankatako miñak eoten zen, hankatan asko izaten zun miña 'ta... harek jabonatu itte 'izkin ni gazte-gaztia nitzan 'ta... beak jabonatu eta ni putzoa, baldia buruan hartu 'ta irriyua juten nitzan. 'Ta irriyun itten nun, pues, aklaratu.
Aklaratzen nittun 'ta itxea eaman 'ta zabaldu haik 'ta bueno, txuri-txuriyak atetzen zin denak. Holaxen bizittu izandu na, urte askuan ni. Bai, hara, kontu polittak battuzute...