Batzokiak eta beste

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:49:00 - 0:51:50 (2' 50'')
Laburpena Xanistebanetan aizkora-apustuak, harri-apustuak, zortzikoa, aurreskua, ezpata-dantza... gogoratzen ditu. Gerra aurretik Batzokiko dantzariak aritzen ziren. Batzokia non zegoen. Killirikupen ere batzokia zen, emakumeena; sukaldean-eta ikastera joaten ziren. Zirkulua. Berak ez zion kasurik egiten politikari. Aitari ere ez zitzaion gustatzen politika.

Transkribapena

- 'Ta fiestak eta gotzen al za? Xanistebanak eta?
- Xanistebanetan aixkora apostuak eta harri apostuak eta hoi denak izaten zien. 'Ta zortzikua, aurresku 'ta geo, zea...
Gerra aurretik asko Batzokitik, dantzaiy hoik nola dia, nola saten yote?
- Poxpoliñak?
- E?
- Poxpoliñak?
- Poxpoliñak 'e bai 'ta mutillak 'e bai. Biño zea, dantzak itten zittuztenak. Bat hartu 'ta hola gotti jarrita.
- Bai. Ezpata dantzak 'ta...
- Ezpata dantzak. Ez nitzan akortzen. 'Ta holokuk eta denak izaten zian.
- 'Ta Batzokiyan 'ta zein zin hor, e... zein, ze jende eoten zen Batzokiyan?
Zein zin horko... Bueno, buruak, 'o...
- Nik ordun horko gazteiya 'ta geo arratsin gizona zeaguak 'e Batzokiyan biño, ez naz akortzen ze... Jende asko izaten zen batzokiyan, asko zen, e!
- Bai, herriko jende asko izango zen batzokiyan, ez?
- Jende asko. Batzokiya 're tokiya 're in zuten hor Romeroneko beko bizitzan. Nola da estatua? Harren beste ayekan bazen 'ta. Batzokiya 'ta bestia killikupia nola,
han lendabiziko bizitza Batzokikuk zuten.
- Hoi Batzokiyak zakan baita 're?
- Emakumik ioten zian han. Kozina 'ta joten zian ikastea 'ta.
- Eta Zirkulua 'ro saten ziyotena?
- Hura... Nola zen taberna? Zeakua, beno, Zirkulua saten genun beti guk. Han zen lembiziko bizitzan zuten haik ben soziedadia.
- 'Ta hoik zein zin? Hoik ze...
- Nik ordun askoik enun (...) kaso asko itten kaso politikai.
- Nahiko lan bazenuten zuek!
- E? Ni sekula metittu politikan.
- Hobe!
- Ez, ez, egiya sate 'ut. Politika biño aurrerokua zen jateko xox batzuk irabazten aitzia txoakeitan biño! 'Ta gue attai ez zitzaiyon gustatzen politikik. Lana in ber zunak denakin eon ber zula ongi saten zun harrek. Denakin ongi. 'Ta politikan sartu gabe 'ta denakin ongi.
Atarikoan noiz: 
Larunbata, Abuztua 5, 2017