Labaderoa

Primary tabs

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:43:20 - 0:45:15 (1' 55'')
Laburpena Labaderoa nolakoa zen eta nola garbitzen zuten han arropa. Ura ahal zen gutxiena zikintzeko moduan antolatuta zegoen tokia.

Transkribapena

- Aztu in nau galdetzia. Labaderu... Lengun eondu nitzan labaderuiai beira, beko plazan.
- Beko labadei...
- Bai. ' Ta daka, hau labaderua baldin bada, daka hemen aska hoi, ez?
- Aska.
- Aska. 'Ta geo...
- 'Ta lau kantoitan kampoa harri batzuek.
- Bai.
- 'Ta jendia itten zen uretan sartu, o, ez! Sartu gabe itteko bazun bazterretik zea. 'Ta handik hartu 'ta harri haitan garbittu 'ta erdiyan astindu.
Harrek, horrek, horrek eta horrek denak botatzen ai badia zikiña 'ta ura ustez korrittuagatik ez da zeatzen 'ta, ura zikiña askotan! ' Ta gue amak ez baizun nahi 'zaten ur zikiñakin garbittu!
- Karo!
- Itturriya ereki 'ta dembo gehiyo ber zun, biño itxian.
- 'Ta ordun, harriyak zozten, askatik kampoko ayeka?
- Bai. Ez al za errepetu?
- Bai. Biño uste nun, diskuttuta alrebes jarriyak zittuztela!
- Bazterrian... Beno, hau da zea. 'Ta erdiyan hoi, horren zea bezela eta... Erdiyan geo ixkiñetan du... Nola esango nuke... Honea, kampoa zea bat, harri bat.
Aber, hola arropa garbitzeko 'ta bazterrian zean bazterrian hola tokiya.
- Bai.
- ' Ta kampu hartatik ura hartu 'ta garbittu. 'Ta ura kentzen dena beste ayekatik joten da 'ta norbea ez da bustitzen.
- Hoi da. Biñon, garbitzen ai zena, pertsona jarko zen kampoko ayekatik.
- Kampoko... Klaro! Kampoko ayekatik...
- Harriya izango zen...
- Harriya, aska ez, askatik kampoa! Zikiña joteko!
- A! A! Bai, bai, bai. Karo, karo karo.
- 'Ta geo barrenian, ura tortzen zen, biño... Hola.