Altzibarko fusilamenduak

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:50:20 - 0:52:50 (2' 30'')
Laburpena Gerra. Altzibarren hiru hil zituzten. Baziren neskak fusilamenduak ikustera propio joan zirenak. Erreketeak nafarrak ziren eta euskaraz aritzen ziren beraiekin. Baserria erreketez josita zeukaten; ongi egin behar izaten zieten haiei.

Transkribapena

- (...)
- Memoi ona dakaunak, dena gouan dakagu! 'Ta geo politika madarikatu harrek berriz, bat nazionalista zela, 'ta bestia karlista zela... Altziberren hil zittuzten hiru mutil, sasoiyik
hobenekuk! Han beko ostatutik, ez dakit bakizuten zein den. Plazatik frentea hartzen dena, itxe bat, han atian bazterrin jarri, 'ta hantxe hil 'men zittuzten. Ni ez nitzan jon. Bazin Altziberren neskak ne edadekuk ikustea jon zinak. Hua ikuste jon? Ezta zertik?
Izaunak zin gaiña. Xegundo 'ta Ierukua 'ta ez dakit, aztua dakazkit. 'Ta gerra eskapoa 're, mendira jon 'ta ibillita mendiyan hizketan eondu giñan elkarrekin 'ta... 'Ta geo reketez betia Martinmotzene, gue itxia, 'ta haik san ziten: "oi ama, hemen 'e Altziberren jende gorra bado!
Nafarrak zin. "Denetik hemen 'e!" san niyon 'ta "emakumik ikusi nin lengun bertako mutillak hiltzen" Haik hiltzen kustea jon zinak 'e bai 'men zin ba! Jesus! Lenotik eroiko niñun lurrea. Biyotz, biyotz gorrekuk izaten dia, e! Fiesta batin bezela.
"Bai, gue herriyan holaxe ibilli dia, holaxe" saten zun. Nafarrak zin. Reketik.
- Euskeraz aitzen zin zuekin?
- Bai, bai, bai, bai. Euskaldunak bazin reketik. Haik jazten zittuzten txapel gorriyak.
Oi, itxia halakoz betia. Biño ongi, ongi itten geniyon, ze erremeiyo!
- In berko.
- 'Ta beák 'e konfintza hartu zuten 'ta zerbatte (...) 'ro...
- 'Ta Altzibar hartuxia izango zuten, etxe gehiyotan eongo zin!
- Bai, bai. Toki gehiyotan sartuko zin ametittu ezkio, bai. Ongi iñ ezkio. Guk ongi itten geniyon 'ta. Saardua eanez 'ta hantxe eoten zin. Geo ni gazte gazte... Hogei urte nittun nik eta,
beste ahizpak 'e asko gehiyo ez 'ta... Ongi itten, beldurra genun 'ta!
- Karo. Hairi kontra eozeiñek itten ziyon!
- Hombre!
- Hairi ezin gor iñ!