Aste Santua

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:41:10 - 0:42:36 (1' 26'')
Laburpena

Aste Santuan sermoi ederrak izaten ziren, eta ilunabarrean izaten ziren mezak. Kaxildaren edadeko jende askok bereziki bizitzen du kristautasuna.

Transkribapena

-Aste santuk nola zelebratzen zin len? Bueno zelebratu ro, ze itten zen Aste Santuan?
-Ordun, oan biño seiyoo. Ordun eliza jon 'ta sermoiy errak aittu! Eta demboa galanki pasa 'ta arratsin jenelin.
Illundu, illundu 'ta geo jonta. Bai, oain bezela ez e!
-Illunarrin?
-Illunarrin. Illunarrin, arratsin bukatzen genittun. Geo arratsin itxea.
-Aste santua zelako.
-Aste santua zelako.
-Illunarrin.
-Aste santu hartan.
-Oaiñ 'e itten den bezela. Oiañ 'e asti hau da preparaziyua. Eta preparaziyu hoi itten dute apaizak pues gauzak jarri 'ta zuk kompreinttu in ber. Faltatu bazu 'ro ez zu 'ro.
'Ta harrek ematen zattuzte absoluziyua'Ta yasta.
-'Ta zui beti man zattuzte absoluziyua?
-Oaiñ arte eman diute! Oaiñ arte!
-Hoixe bakarra ber dugu oan ez matia! Mango zattuzte!
-Larogeita hamazazpi urte datorren astelenin ttut.
-Hoi da! Horrengatik saten zattut, oain bakarra falta da oan jon ez zalako, ez ematia!
-Ez ematia!
-Guegatik ez dailla izan!
-Ez, emakumia, ez! Ez da preozioyik, gue jaingoikun aurrin, ez nuke nahi holakoik. Ez, ez, ez, ez, ez. Eon trankil.
Atarikoan noiz: 
Asteazkena, Apirila 8, 2020