Aierdiko maistra

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:34:00 - 0:37:00 (3' 00'')
Laburpena Aierdin eskola: Asko elkartzen ziren bertan. Maistra Gasteizkoa zen, Sor Consuelo. Aierdin bazuen tokia bizitzeko, baina Postan zegoen apopilo, Ergoienen gelditzeko beldurtu egiten omen zen eta.

Transkribapena

- Bai?
- Bai, bai. E... Asko izautzen 'ttuzu? Ergoingua izaki!
- Pilla erra juntatuko ziñazten eskolan?
- E?
- Pilla erra juntatuko ziñazten Aierdin?
- Ui...! Bai.
- Zembat izaten ziñazten? Gutxi gorabera han eskolan.
- Ai...! Eskolan?
- Bai.
- Pues igual hogeita hamar bai.
- Jesus!
- Bai, zembat bider... Bagenun maistra bat maiyan azpiyan belauniko jartzen giñan.
- Gaixtua?
- Ez bagenun estudiatua 'ta harrek emantako leziyua ez bagenakiun maiyan azpiyan kazkarreko bat eman burun 'ta han belauniko harrek esan arte.
'Ta hantxe eon ber 'zaten genun.
- Zer zen gaixtua?
- Nei behiñ bakarrik tokatu zin. Behiñ, behiñ, behiñ. Eta ordun zertik in zin?
Lapitz bat bestei man niyolako.
- Hara.
- Bat zon lapitzik gabe 'ta ni bi lapitzakin 'ta nik in niyon eman!
- 'Ta gaiña kastigua?
- Eta nik hua iñ niyolako harrei, harrek beria lengua galdu zulako maistrak ni kastiatu! Hantxe jarri belauniko. Jota. 'Ta eon ixi-ixillik, e? Kontu!
- 'Ta dembo askuan belauniko?
- E?
- Dembo askuan?
- Dembo askuan? Ez, ez. Dembo askuan ez. Dembo pixkat, biño eskarmentatzeko moun.
- Karo.
- Beste 'ateko zeiñei mana jakiñ ongi.
- Eta zein zen maextra?
- Vitorikua.
- Vitorikua zen?
- Bai. Nola zun izena? Sor Kontsuelo uste 'ut zela maistra. Gaztia zen eta kalin zon apopilo, Postan.
- 'Ta eunero kaletikan Ergoina joten zen?
- A bai! Hara joten zen eskola matea. Han ez bizitzetik horrea.
- Gaiñekun Aierdin bizi posibleko zun, ez?
- Hoi ba! Itxia bazun. bazun bizi, biño bea ez ez, ez zen han bizitzen, kalea tortzen zen.
- Señoita izango zen.
- Lota 'ta dena honea tortzen zen, kalea. Posta. Ramona Postekua ez dakit akortuko zan jostuna baizen zen hura 're... Pues haren... Hain itxea tortzen zen.
'Ta guk saten genun: "ze txorakeiy itten du maistra horrek! Gu denak hemen Aierdin Jakobo 'ta han, Paulixita han, gu Txampaiñen denak bertan eta saten zun izutu itten zela! Zekin izutu ber zun? Itxia ona 'ta! Biño...
- Bai, bakarrik bizi ber bazun enteintzekua zen, biño haimbeste iondu 'ta!
- Bai, bakarrik, biño bazittun auzuak!
- Bai.
- Biño ez, ez, kostumbria hoi zakan. Geo ez zun, ez zen dembo asko in maistra horrek, ez. Harrek pranko gutxi in tzun. Geo beste bat torri zen Donostitik.