Arozena txistulariak I

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:22:00 - 0:23:15 (1' 15'')
Laburpena

Korneliren gizona Santos Arozena zen. Lizartzako txistulari sagakoa. Oiartzunera ere txistuarekin etorri zen, eta leku pila ederretara iritsi zen bere hura joaz. Mendian, sagardotegietan... toki askotan jotzen zuten txistulariek garai haietan.

Transkribapena

- E... Gizona nola da? Xantos...
- Santos. Santos Arocena. Lizartzakua zen hora.
- 'Ta hua, hare ya txistua jotzen zula torri zen honea?
- Bai, bai. Honea, txistulaiyak zin haik Lizartzan. 'Ta geo in zuten honea torri 'ta txistua jotzen zuten hemen, 'ta txistokin juerga galantak eta, txistukin hara 'ta txistukin saartai batea 'ta txistukin beste saartaira 'ta...
Denak batzuk saltoka, 'ta bestik dantzan 'ta hortxe denak. Bakizu, gazteiya ze izaten den!
- Biño haik txistua, billeratan 'ta ez zuten txistua joko?
- E?
- Beste jaitan joko zuten. Noiz joten zuten txistua haik?
- Haik hola norbattek saten baziyon: " Saarteira jon ber yeu Santos" "A bai? Noa?" 'Ta "Ualdetxoa 'ro... Iturriotzen saardua zen tokira" "'Ta eaman ber al dut trastia?"
"Bai, bai, eman zak 'ta baltsik eta denak jo gaiña!" "Bai, horrek ez dik baltsik jotzeko abildadeik!" Txis, txis txistua, txistuagatik saten zun. " Ez, hik nahi ez dukelako!" Hola 'ta behintzat, han 'e ibiltzen zinak izango zin denak.
Akabo, hartan bukatu zen hora dena. Bukatu zen geo 'ta...