San Markosen errepublikarrak eta Garmendin erreketeak

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:08:35 - 0:10:40 (2' 05'')
Laburpena Frantxiskaren baserrian, Garmendin, erreketeak egon ziren. San Markon errepublikanoak zeuden eta handik botatako bonbek ezin zuten Garmendi harrapatu. Horregatik egon ziren han erreketeak. Behin Garmendiri eraso zioten hegazkinarekin, eta bertakoak majararen ondoan gorde ziren.

Transkribapena

- Karo, batalloiyak! Gue etxian reketik! 'Ta soldaduk gue itxian! Larogeitahamasei laun eondu giñan gu Garmendin, e! Aldi batin! Bos famili bueno bos famili osuak ez, biño itxe bakoitzetik bi, Ibarrekuk, Katalintxokuk, e... Aintxuixkikua 'ta Matteonekuk.
'Ta gue itxia kañonazuk ez zun harrapatzen San Markotik, porke sagardiya nola genun, hola in ber 'men zun kañonazuk, hola 'ta geo hola, 'ta gure itxia ez zun harrapatzen! Bat inguratu zitzaigun, oillotegiko birexurreko ixkiña hartan, 'ta...
Bai, 'ta hura zen, rekete bat zen, tenientia, euskalduna e! Ardua biño moxkorroua 'ta Iturrioztik heldu zen, 'ta ingurun lertu zea kañonazua! Birexurran, harren larriya! Lurraz betia korrika gue itxea!
- San Markosen uandik iongo zin republikanuk?
- Klaro! Gorriyak saten geniyonak!
- Haik jakin, ez zula harrapatzen zeak!
- Klaro, bueno...! Haik bazekiten gue itxian tropa zola! 'Ta baita abioya torri 're eun batin! Bai biño, abioya torri zen... Gure itxian zon kompaiñitikan bi pasa zilako haruntz! 'Ta ordun haik san zioten non zon tropa!
-Eta aeroplanua 'ta... Gu inoxentik! Heiyea, heiyea joten giñan denak eskapo!
- Jesus...! Hombre!
- 'Ta ataira beitu 'ta ni akortzen naz, zarpatik hartu 'ta nola eaman ziten barrenea.
"Torri ñai honea!" 'Ta ni atia jon 'ta, abioya bajo bajo bajo, uango abioyak... ze-ene-te jartzen zun, komunistan sinak. Hora kusi nunin, hura martxa barrenea! Eta gue Regina, gue Regina hura genun denan maistra. "Tozte honea 'ta hartu 'ta zea" majaran onduan!
'Ta ordun ze difentia izango zen, e! Ze inoxentik! Miño bai... Garmendi atakatu zuten!
- Eta ordun haik ze itten zuten, baserri bat hartzen zuten miño baserrikuk bertan ioten zin?
- A! Bai, bai, bai!