Priolea' eta kintzena

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:46:10 - 0:47:30 (1' 20'')
Laburpena Priolea': gutxi kobratu. Nagusiak zer egin zien kontatzen du: afarira gonbidatu, eta, gero, 'kintzena'tik kendu.

Transkribapena

-Priolea, euneko hamalau pezta! Priole bat astian! 'Ta zerriya hilla. Eta bueno gaur kintzena kobratuz txerriya hilla 'yeu 'ta odolkiyak jango 'ttuzue. Joe! Baita txerri guziya jango genuken guk ordun!
Bai baikiñan dozen bat erdi laun. 'Ta denak gaztiak. Jan dugu biño hua zarra izaki. Harrek ez lembizi jornala man! Harrek batzui zopa lembizi 'ta sardua eateko. Sardua ez pitarra. Eta geo bakoitzantzat odolki bana 'o.
Talon batekin 'o. Kobratu? Deskuentua in! Hoi iñ in ber da e! Be obrero batei e! Batei ez, giñanai! Hoi iñ in ber du gizonak e! Beak san, gaur txerriya hil dugu 'ta odolkiyak eta jode!
Guk debalde 'zango zelakun, normala. Tapa kobratu (...) Biño harrek ez kintzena lenoztik eman! Handik deskuentua inta. Hoi gizonak in in ber du hoi e!
-Joe!
-Hoixe in ziun ba harrek! Leno priolea patzen 'ta gaintik deskuentua in!
-Priolea zerrei saten 'yozu?
-Gutxi! Priolea da gutxi!
-'Ta gaiñea hoi in.
-Gaintik hoi in!