Francoren bisitak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:22:27 - 0:26:40 (4' 13'')
Laburpena Francoren bisitak: errepidea inauguratzera, 'Arriba España' zotalarekin idatzia, Tornolan. Ortiz de Zarateren omenaldian, Pauko Errotan, Ergoienen. Franco Donostian. Franco Artikutzan. Bere iritzia.

Transkribapena

-'Ta Franco torri zen honea?
-Bai.
-Kusi al zenun zuk?
-Bai. Pranko torri zen kamiyua inauguratzea.
'Ta Portuberritik pixkat goixio zen, hola egi batin, egiya, kamiyo ixkiñin hola, oañ 'e han do, hala bi erreka xixtor tortzen zin batea hola tipu hontan. Eta hemen pari hontan in zun zotalakin buelta guziya itxiz zerradura 'ta zotalakin:
Arriba España. 'Ta hua... jum! Han ez zen ardiyik 'e sartzen zea! Ze ze gauzak e! Zotalakin letrak. 'Ta hua eukitzen zuten, jesus! Jardiña bezela! Ongi kuidatua, auskalo zembat soldau eongo zin beri harrei kuidatzen.
Bai... 'Ta geo torri zen Artikutzan embaltsia in zutenin. Hoa inaguratzea torri zen Franco. Atton txar bat.
-Krixton gizasmia espero denak 'ta, ez?
-Bueno... bai. 'Ta geo torri zen azkeneko Ergoina. Pauko errotan. Zeari omenajia in ziyotenin, Urtiz de Azkarate. Zean erittua, Erlaitzen. Haren omenajia ittea 're torri zen.
Biño ze soldau pilla torri zen! Hoa muimentua! Ordun ez zen barraka... zeik Pauko zar hortan ez zen ezer 'e ordun. Artua 'ta sardiya ddena soldauz betia. Bai.
-'Ta hoi zembatgarren urtian 'o? Hoi beranduxio ez?
-Hoi 'zango zen, el año zinkuentai xiete otxo 'o hola.
-'Ta hoa tortzen zenin ez zuten utziko iñorrek muitzen 'de?
-Ezta pausua maten 'e. Ezta iñoa joten 'e.
-Kixton kontrola.
-Jolin! Harrek, harrekin bakarrakin 'ta oan holako zembat zerri holako pilla do? Josus! Harrek zorrak in 'men zittula.
Aleiya kixton eskolta. Geinez 'e ze 'zano zin hiruroei laun. Akaso eun iual. 'Ta oaiñ? Jo! Nik ez dut konpreintzen. Harrek zorran in zittun, 'ta hok ze ingo 'ute? Hok jan!
-'Ta tortzen zenin obligazitze' al zizuten bertan eotia 'ta saluduk ittia 'ro hola 'o nola izaten zen?
-Ui nola ingo geniyon ba saludua hairi? Ezta, ezta...
-Biño han zeatan ikusten dia, erretratutan 'ta Franco pasten zenin jende pilla bat 'ta...
-A bai! Akaso baita zea 're tortzen zenin regatata 're! Biño jugadak itten zittun regatata tortzeko harek.
Denak itsasoa beira barkun torko zelakun 'ta tak karreteratik torri. Haik hara beira 'ta hua atzetik torri. Aietea.
-Bizkarra maten harrei.
-Bai. Hoa beldurra 'ro ez dakit ze izango zun...
Aieten hantxe zun palaziyo erra harrek. Oan kixton itxe pilla iñak izango 'ia seuski. Bai...
-Ez, palaziyua han da oandik.
-Han da palaziyua oandik?
-Bai, bai. Han da oandik.
-Hua urtero tortzen zen zea be bakaziyuk pasatzea 'ro horrea. Urtero.
-Geo barkua zun Azor 'o...
-Ez dait zer zun.
-Azor, kaiyin barkua zun. 'Ta ikusi in zenun ordun?
-E?
-Atton ttikiya kusi zenun?
-Atton ttikiya hemendikan ati horta bezela. Hara, hara jon zenin bai kusi nun! Zeara jon zenin, han, hoi dena ezin baizun mendiy hoi dena nola ingo zun ba hortik hasi 'ta Erlaitzeiño? Zeiño Artikutzaiño? Eskolta jarri...
Ez, ez zen posible. Ordun beimpin. Oan akaso denak jarriko lukete 'ta alkarrei abistu 'ta. Biño ordun, zailla zen. 'Ta hantxe pasa zen Uzpuko hortan. Bai! Zembat kotxe? Dozena erdin bat kotxe! Geinez e...
-'Ta zuek ze ikustea jonak?
-Ni arditan 'o han 'bilko nitzan 'ta ordun pasa. Tokatu! 'Ta geo inauguratzea Franco torri 'men yun. Bai 'ta hi, nik kusi nin. Ui, ze atton ttiki bat zea hola zapela zea zun kazula bezelakua. 'Ta hola kazulakin? Bai. Huaxe yun Franco.
Bueno kusiya ordun. Atton ttiki bat zen.
-Eskerrak ttikiya zela!