Denbora bateko istorioak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:16:31 - 0:19:33 (3' 02'')
Laburpena Berak ez du uste sorgin eta halakorik badenik, baina beti beldurrak, hori bai. Berak ez ditu behin ere ikusi. Garbuno eta Pagua, "aldexko elkarrekin ongi eramateko". Etxe aberatsak dira hauek. Errenteria, Lezo eta Oiartzungo kanpaien elkarrizketa.

Transkribapena

-Bo, beti umik izutzeko 'ro beti sorgiñak holako tokitan ate 'ia, halako tokitan ate 'ia 'ta zea 'ta.
-Zuk ez zenun aleik ikusi?
-Nik ez beimpin ikusi. Epelek saten du arratsak 'ta eunak 'ttun seundu guzitan ibilli dela hua kampun 'ta harrei ez 'yola beiñ 'e ate.
'Ta nik 'e hoik pasik izango 'ttut e! Gabak 'ttun minutuk eta segundu guziyak kampun 'ta nik ez dut beiñ 'e ezer 'e kusi. Oan beti eaman beldur hoi e. Agertzeku hoi. Hoi bai. Ya san zizuten 'ta!
-Karo...
-Hoa eaman beti atentziyua. Biño gaiñekun! Zea 're atea Ailuxetatik 'ta arratsin buelta zeatik Goizutatik 'ta ddena mendiya! Dena mendiya, dena mendiya! Nik beiñ 'e ezer 'e ikusi.
-Zuk guardizillak 'ta makisak.
-Bai, hoitxek!
-Sorgiñak, haik izango zin sorgiñak.
-Bai... Haik bai.
-'Ta zeana aittu al zenun zuk 'o oan zu aittua hanako Paua 'ta Palaziyo... zein zin? Bi baserri.
-A! Aldexko?
-Bai. Nola da?
-Ez, Garbuno 'ta Paua. 'Ta 'men zila aldexko alkarrekin ongi eamateko. Hasertu ingo zila aleiya aldian zilako. Joe! Oan baia tarti hortan pillerra! Ze, ze, e! Hoixek bakarra izango zin ordun itxiak 'o!
-Bai, zarrenetakuk.
-Bai... Aldexko 'men zila. Jo!
-Ongi izateko...
-Bai. 'Ta Paua 're, dena harriz 'ta iña da 'ta Palaziyo 'ta... Jesus! Hoik, hoik, hoik lanak dia iñak hor e!
Ordun 'e abeatsak 'zango zin. Palaziyuk beak 'e dena harri, harri zillarrezko harriy hoi, dena jaizkieharriy hoi 'ta geo buelta guziyan be batzia, buelta guziyan paeta iña 'ta... Joe! Nolapaitte karko zittuzten haik 'e!
-Be garaiyan auskalo zeiñenak zin haik.
-'Ta zeanak? Kanpananak nola zin ba? Oiartzungo kanpanak 'ta Errentikuk 'ta gose 'ta nola zen? Hoi ba al dakizu zuk?
-E?
-Lezo... eon.
-Lezo, Errentiya, 'ta...
-Nola zen hoi? Nola zen hoi? A! "Guk ere bai, guk ere bai" batek 'ta bestik "Hor konpon, kor konpon". 'Ta bestia nola da hiruarrena?
-"Gu beti gose" lendabizikuk, ez al zen Errentikuk "Gu beti gose"?
-Bai.
-'Ta Lezokuk "Gu ere bai".
-Bai, 'ta honek: "Hor konpon, hor konpon". Hoi hola izango da bai.
-Oiartzunguk...
-Kauen la ospa.
-Hoi aitzen, hoi zer zu oan aittua 'o len?
-Ez, leno leno, lenotik lenotik.
-Leno aitzen zen.
-Biño nola ez baiden zetzen, in dut aztu!
-Aztu.
-Ordun 'zango da: "Mixeriyak, mixeriyak". "Guk ere bai, guk ere bai". Bai "mixeriyak, mixeriyak", "guk ere bai, guk ere bai", "Hor konpon, hor konpon". Hola, hola bai.
-Oiartzunen ez zen goseik izango.
-Ez.