Lanbide zaharrak, plazako dendak, udaletxeko bilerak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:51:09 - 0:53:05 (1' 56'')
Laburpena Lanbide zaharrak. Zapatariak. Kaleko dendak. Aguazila etxez etxe abisuak ematen. Udaletxean orain baino gutxiago bilduko zirela.

Transkribapena

-Lanbide asko izango dia atta, len zinak 'ta oan ez dinak. Hanako zapatero 'ta holakuk.
-A bai, o... Hoixe!Leno zapateruk 'zaten zin onak. Oan ez ya.
-Kalin 'ta ze denda klase 'ta zin?
-Kalin, Antonina 'ta hoik arropa-denda. Eta, Balentin 'ta hoik berriz komestiblia. Antonina, komestiblia. Eta zean, arropanak, arropanak gutxi 'zango zin. Arropana bestia Juli 'ro hoa. Ez hor ya gutxi.
-'Ta len aittatu ttuzu Serenua, Xixerua 'ta preoneroik izate' al zen?
-Nola?
-Zea e, zerbaitte pasia zela 'o ayuntamientun billera zela 'o... anuntziatzen aitzen zena bai al zen norbaitte?
-Aguazilla, aguazill, zerbaitte pasatzen bazen aguazilla tortzen zen, aguazilla tortzen zen etxez etxe. Gaiñekun... Oan bezela uste al zu billerak eta? Bai, ingo zen berbada astian bat 'o... Dena mendiko zea 'ta, hola.
Ordun. Arbola basuan ate berra 'ro, suastatu berra 'ro, holako tokitan piñua sartu berra 'ro, holako tokitan haitza sartu berra 'ro, holako zean batzuk 'zango zin biño oan bezela uste al zu?
Bueno oan, jar zattiz pentsatzen ongi 'ta oango reuniyuk eta oango zeak, politikangatik da!
-Bai herriko gauzan beangatik.
-Ba hoixe! Herriko gauzak biño geiyo politika! Ingo ttuzte hoik 'e! Holako mendi garbittu ber da, holako gauzak 'e ingo ttuzte biño beti politikako geiyo!