Egurra eta animali-hiltegiak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:44:43 - 0:47:52 (3' 09'')
Laburpena Abere-hiltegiak. Egurra: eraikitzeko lehengaia. Noiz moztu, zer mota den egokiena arotz lanetarako...

Transkribapena

-'Ta zea e bada ardiya 'ro beiyangatik ai gala 'ro, len mataderuk izaten zin auzotan 'ta, ez?
-Oiartzunen bazen matadeiya.
-Matadeiya bazen.
-Oan ospital zarretik geixio. Bariantia intaku hortan. Ordun oiartzungo guziyak hor hiltzen zin. 'Ta herri guzitan izaten zin matadeiyak. Oan berriz dena, dena Donostira.
-'Ta len hemen Lezotiko hontan 'o... Hoi zer zen?
-Ez, hor txabol txar bat zen beiyai zezena mateko tokiya.
-A, hoi da. Oain 'de hoi ya indiziyukin...
-Oan indiziyukin itten da dena 'ta.
-'Ta len oan aiña kontrol geiyo izaten al zen betenaiyuk beitu ber, akatu aurretik eta...
-Ez... keba. Oan dia hoik. Oain azienda saldu ber bada jesus! Dena rekonozittu 'ta buf! Ya personak gaiñe papeleo. Azienda saltzeko.
-Len ez.
-Len, bai leno zea, deus ez!
-Len baserriyan bertan hil 'ta...
-Leno baserriyan hiltzin ezta kasoik 'e! 'Ta ezta txerriyak hiltzeko permisoik 'e 'ta oan permisua 'ta gibela eaman analizatzea. 'Ta ze, ze kontrolak.
-Eurra. Eurra len zea itteko e... itxian jartzeko 'ta noiz moztu 'ta hoi kontua atetzen zen len. Oan ezta deus 'e...
-Bai... Oan ezta kasoik 'e. Leno hilberan.
-Hilberan in ber zen?
-Bai... Hilberan bota.
-Beti hilberan?
-Beti hilberan.
-Igual zun ze arbola zen 'ta...
-Bai, arbolak, arbolak baia hilberriyan botzen dinak biño
jenelin hilberan. Hako haitza 'ta hoik hilberan. 'Ta hoik dia obrata joten dinak. Obratako haitza. Fuertina.
-'Ta hoi oan beitzen 'te da hilbera 'ro hilgora 'ro?
-Bai! Bota 'ta kitto, dirua hartu 'ta bale. Oan beitu? Ezta...
-'Ta hoi zer zen geiyo, geiyo aguantatzen zun, ez?
-Bestela, bai bestela, pipiya zetzen zun 'ta usteldu itten zen. 'Ta horta berriz geiyo aguantzen du.
-'Ta kostrukziyoko zer da onena? Haitza?
-Haitza. Hok 'e haitzak dia, hok 'e. Hok 'zango 'ttuzte... Hok 'zango 'ttuzte berroeita bost bat urte. Oandik hor daude!
-Eta zea, eurra, eur lana itteko zer dia gereziya 'ta hoik? Eur ya mueblik itteko 'ta...
-Bai. Mueblik itteko dia lizarra, gereziya 'ta hoik dia. Jenelin. Haitza 're bai. Biño haitza geiyo kostatzen 'yote. Haitzak harrapiria 'ta geiyo baitu!
-'Ta hartako 're kontua ate berko da noiz moztu 'ta?
-Deneko, deneko!