Toki izenak: basoa

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:24:57 - 0:28:50 (3' 53'')
Laburpena Mendia nolakoa zen. Iratze-lekuak non ziren, toki izenak. Zuhaitz eta baso motak. Fruta-arbolak. Basoa noraino zen jabetzeko, bertsoa kantatzen du.

Transkribapena

-'Ta len oan, ba oan piñua asko 're ez da eongo Oiartzunen biño len dena zer zen e... Karo oan mendiyan hasi e... Herri lurretan hasi 'ia berriz landarik 'ta sartzen biño len, len zer zen beittiyo haixtiyak eta geo goiya dena iatzelekuk? 'O nola zen? Mendiya nola zen?
-Hortik kusko zu Paularren eskuitako zoku hortan nola do ote haundiya oaiñ? Kuste' al zu zuk hortik? Paularre kuste' al zu?
-Eakutsi, eakutsi.
-Hanako zoku hontan, ez da kusten. A bai bai, hako beltz-beltz hoi.
-Bai.
-Hor 'e, hoi 're haixtiya zen.
-A... Oan otia den hoi?
-Bai, 'ta pagoiy hau eskoiko ailleka. Horrek bau be zea, be bertsua. Pauko errotan errotan eoten zen, Pauko errotan eoten zena zen frantzesa izatez. Eta bada kanta.
"Pauko errotatik atera eta, Pauko haixtiyan gelditu, perretxikorik jaiotzen bada frantsesak billuko ditu." Hara! Basua noiño zen.
-'Ta zea...
-Dena arbola ordun 'ya dena arbola! Bertzeiño.
-Dena arbola... Biño iatze lekuk 'e asko!
-Hoik denak. Bistan kusten den hoi dena iatzia zen.
-'Ta geo goitti 're bai, ez?
-Dena dena, bistan kusten den,'ta goitti 're bai. Olaunditto 'ta Aitxuleiko gaiña 'ta esto... bai Bianditzko egiy hua 'ta...
Kauso 'ta esto... Uzpu 'ta Antonso 'ta Zaldingo zea hoi 'ta Urmendi 'ta. Ailleka honta, Pikoketa aldi hoi dena 'ta. Saularre 'ta. Leune 'ta. Hoik denak, denak.
-'Ta arboletan geina zer zen haitza?
-Haitza.
-'Ta geo pagua, gaztaiña 'o?
-Pagua. Pagua. 'Ta gaztaiña. Biño beti kampeon, kampeon, kampeon, kampeon 'zango zen pagua 'ta geo haitza.
'Ta geo gaztaiña. 'Ta oan dia nortaitzak, gaztain japonesak, dena... San nai nuke geoztik kambituta. 'Ta piño, piñua. Biño ordun piñuiyak zin, ordun ni akortzen nazela piñuiyak zin hemen, atzi hortako gaiña, Leune, Saularre 'ta beste troxo bat zean, Olatxeko gaiñin. Biño troxuk e! Ttikiyak.
Oan dena berriz, oan dena piñua. Biño oan berriz buelta heldu da berriz atzea haitza 'ta sartzen ai dina.
-Bai, horrengatik saten zattut oan hala dela, biño aurretik nola zen.
-Bai aurretik seuski dena hola 'zango zen. Jakiña pauk etahoik urte pillerra ber dute maten hasteko. 'Ta piñuk berriz ya hoitamar urte ezkio krixton arbola iña. 'Ta dirua.
-Hemen iñ ez dena da eukalitua 'ro hoi 're piñua bezela auro itten da biño hemen ez da in.
-Hemen ez da, hemen ez da. Bai pixar batzk biño gutxi.
-'Ta geo zeatan, erreka ondotan 'ta?
-Erreka ondotan altza. Bea tortzen da hoi. Altza 'ta lizarra 'ta... Zumarra 'ta erkatze 'ta. Hoi bea tortzen da hoi.
-Eta geo lengun aittu giñan sastiyangatik. Geo ze geiyo fruta arbola geiyo zer zen?
-Gruta arbola zen ordun sarra asko, gereziya, arana, udarik 'e bai, 'ta pereillak, dena.
-Muxika 're bai.
-Joe muxika erruz ordun! Melokotoiyak 'e bai. Ya galdu dia hoik.
-Muxikak goxuak 'zango zin... galdu zen hua.