Guardia Zibilak, Lambretta eta txakurra

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:23:00 - 0:28:30 (5' 30'')
Laburpena Guardia Zibilarekin gertatu zitzaiona. Kontrabandista zelakoan, ia gartzelara eraman zuten.

Transkribapena

-Geo beste behin berriz, zean. Diziembre, 'ta Irunen lana itten nun 'ta motukin 'ta utzi Sistiyoko kruzin 'ta joten nitzan osteunetan 'o. Sei urtian ibilli giñan alkarrekin 'ta noizpaitte jon ber ba 'ta.
Hala jon nitzen 'ta utzi nun, ordun Sistiyotik pixkat aurrexio. Gerezi haundi bat zen 'ta harren paretxun beti utzitzen nun 'ta handik birexiorra ttik. Ordun baso ikarriya baizon zea Sastiarrenen honuntzo 'ta.
Handik rast, torri nitzan 'ta zakur txar bat ne motun gaiñin. Arratsa 'ta illuna 'ta hala zakur hoi ez zen joten 'ta seittun harri kozkorra billaka hasi nitzen zakurrai titzeko 'ta ti nun Sistiyo kamiyo aiyeka 'ta han euki guardizilak.
Mekasuen hua zarrapatekua karri zuten. Tti-tta-tti-ttun iñez 'ta mekauen. 'Ya nondik heldu nitzan 'ta zetik andregaiyandik 'ta gezurrik ez sateko. Beste launa zea zutela ya kuartelea jasua.
'Ta nik san niyon lasai, nik ez nula launik ni bakarra andregaiyandik heldu nitzala. 'Ya non bizi zen 'ta san niyon hantxe, berreun bat metro. Guazen! Guazen.
Illuna leno, 'ta geo basuan sartu giñanin illuno. Itxian heua 'ya Sastiarreneko teillatua ya heguairea kusten nun, halako argitasun bat 'ta oan ya ailletu gattuk. Ya oaintxe ya ailletu giñanin: /Ni un paso atras, ni un paso adelante!/
Tria-ta! Seittun jarri pistola 'ta mekauen la ospa... San niyon guazen, ya ailletun gattuk guazen! Ez! Aittortzik hemen! Zea, paketik non ttuken.
-Mekauen...
-Nik ez nun paketeik! Aittortzeko! 'Ta zembat dembo man ziten gaiñea zea, segunduk, bestela bertan bukatuko zitela! Mekasuen... Hala beimpin, bestik sango ziyon seuski, /Déjale/ sango ziyon seuski, bestik.
Pixkat, bestia hauntzexio. 'Ta berriz torri 'ta zakur zerriy hua berriz 'e han! 'Ta meka... /Mira, mira como está el perro/ 'ta la ostra... 'Ta berrize...
-A 'ta zakurrak zea itten zizulako...
-Bai... Sango zaittut, sango zaittut, nola zen. Bueno guazen kuartelea. Bueno utzi motua, miño motua dena nastu zuten e! Zea, dokumentuk kusiyak, ordun motuk ez baizun eamaten zea, bespak txapa hoi. Bolsa zar bat zeakua, esto bai, tolokiya holakua.
'Ta haik denak kusiyak ba. 'Ta guazen kuartelea. Bestia han eongo zela jasua, han zola, 'ta oañ harren ondoa ni. 'Ta baguzen, baguzen, baguzen 'ta zeako kruzea ailletu giñanin, Billarreko kruzea ailletu giñanin, alkarrei zerbaitte san ziyoten!
Bueno, hala, joteko itxea, hartzeko motua 'ta joteko itxea eta hurrengo goizin hamartako presentzeko zean, kontsejun, osea kuartelea.
Beno, 'ta itxea torri nitzan 'ta ez nun gau guziyan loik in. 'Ta hurrengo goizin jon nitzan lanea, Irunen ai giñan 'ta Xeundo Kamiyokua, beandu xamar jon nitzan gaiñea.
Bai, gutxi, minuto batzuk. Ze pasa 'yeu Joxeluix? 'Ta hola 'ta hola pasa nau gizona, atzo! 'Ta ze, ze, ba al yun notibua 'ro zea 'o. Ezer 'e, ezer 'e nik. 'Ta bakarra andreyana jon. Bai, bazekit nik han dukela anderaiya hik. 'Ta hola...
Hamartako joteko. Seizak seittun! Harek, hartu motua 'ta seizak seittun! Hamarrak biño lenoztik jon hai, 'ta harrapazak sargentua 'ta esplikakiyok!
'Ta bai martxa errin jon ni! Torri nitzan 'ta nei pixtola jarritaku 'hura bea zea, zeola guardiyan, zean bertan. 'Ta san zin ez al dik pasa sustua? 'Ta ez, ez zik pasa, biño datorren osteunin 'e motua han eongo 'uk!
Errepatzen baldin bayozute moturi lapurtu gabe, mesede haundiya ingo zue! Nik beai! Eta hala bestia! Zea, dokumentuk kendu baizkiten denak! Dokumentukin taka!
'Ta san zin joteko auro! 'Ta nik san niyon: non da sarjentua? Gezurra zuten, haik zerriy haik! Non da sarjentua? Nik sarjentukin eon nai dut e! Hau ez da hola geldittuko! Nik sarjentukin eon nai dut!
Sarjentua jona da zeara, Donostira. 'Ta ez dakiu noiz torko den. Haik beldurra erra zuten! Karo, deus delitoik gabe! Biño bestia, bestia bai, bestia harraptu zuten Altzikua zen. Hil zen hua. Ni biño urtebete gaztio.
Hua 'zaki numbaitte paketik eaman 'ta bueltan heldu zena. 'Ta hua harrapatu. 'Ta harrek 'e motua lambretta izaki! 'Ta zakurra, harren motua zelakun nerian gaiñin zona! Zakur hua ez baldin bazen, ez zen ezer pasatzen!
Zakurra jakiña, biarren txandan ikusi zutenin zakurra joe! Seuru 'ta seuru jotzen zuten ni hala nitzala!
-Karo...
-Bai... Joe biño bai apuro erra pasa! Joe... Haikin 'ta makisakin... Pasa ttuten zea txarrenak! Trantzeik txarrenak.
'Ta arratsa 'ta gaintik kri-krak 'ta zeiñek daki haik ze ingo zuten!
-Karo...