Auzolana

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:12:00 - 0:14:21 (2' 21'')
Laburpena Baserriko lanak auzolanean, otorduaren truke. Auzolana zein lanetarako egiten zen. Baserriko tresnak. Makua. Zer ereiten zen.

Transkribapena

-Bai alkarrei laundu. Alkarrei laundu. Zu ai baldin baziñan hemen, 'ta famili ttiki xamarra baldin baziñan 'ta iziñin; torko zizun pues jende indarra. Kompaziyo batea lanik gabe zon semik 'o... torri 'ta haik esku bat botako zizuten. 'Ta geo otordua 'ro maten baziñun pues kitto.
Zu, hurruna hua kusten zenunin iziñin, pues zu jon hairi launtzea.
-Biño iñorrek eskatu gabe 'ta izaten zen hoi. Hoi norbeatikan atetzen zen?
-Bai, bueno... Alduzaltakuk iul eskatzen zuten e! Joteko...
'Ta apai erra man 'ta kitto. 'O gaztan bat maten bazizuten. Gaiñekun...
-Biño, zuk san zuna, oan batei laundu 'ta hurrena zuk berra zenunin...
-Bai... Txandaka, txandaka.
-'Ta hoi zertako izaten zen? Ni belartako gotzen naz...
-Belartan, iatzetan, makuan, goldian, arto ereintten ....
-Makua zer da?
-Makua, zea hiru hortzekua lurrai buelta mateko, tak-tarak! Tak-tarak!
Juntatu iual... seun! Sei zazpi laun juntatu makuak hiru hortzekuak 'zaten dia 'ta dxiumba! Denak batea 'ta bra! Goldia bezela 'ta pla! 'Ta pla! 'Ta pla, 'ta pla! 'Ta segi! Hoixe goldian ibiltzeko, paraje zea, maldan, maldan.
Gaiñekun, malda, 'o zea ona baldin bazen toki ona goldia 'ta azienda ibiltzeko pues bate makurtu gabe. Biño, familiya 'o... zea goldia sartzeko 'ta beiyak sartzeko toki txarra baldin bazen makurzi in ber. Holako maldak.
-'Ta laiya ez zenun izautu zuk?
-Ez. Nik ez nun izautu laiyik. Nik makua.
-Makua... 'Ta makuak, bueno,zotala biño geixio ingo zun...
-Bai... makua sartzen zen ya goldia aiña.
-Bai, e?
-Bai...
-Hua ya nahikua, geo ya hoa in berko zen mani... geo...
-Geo aretu.
-Aretu. 'Ta nola aretzen zen?
-Hoa biorrakin 'o zerbaittekin. Haria jarrita.
-Haria, hoi zea zen, ez? E...
-Hoa, haria hola da hortzakin. Harek, tra... pasatze 'u 'ta bale.
-Txikittu.
-Txikittu.
-'Ta ya pronto?
-Pronto, artua ereiñi 'ta geo artua jorratu 'ta...
-'Ta geina artua san zenun... Illarrakin itteko...
-Ordun bai. Bu... Artua 'ta illarra ordun... 'ta geo tarteka tarteka pabatroz batzuk 'e bai 'ta...