Feriak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:54:00 - 0:55:07 (1' 07'')
Laburpena Feriak. Ospetsuenak zein ziren. Tratanteak baserriz baserri ibiltzen ziren.

Transkribapena

-'Ta zea e... Len peiyak aittatu ttuzu atta, zea Oiartzunen astian bein biño zein zin hola... Kampoa 're joten ziñazten Elizondukota 'ta hoita?
-A! Bai hoi...
-Zein zin famatunak?
-Famatuna Elizondokua hemen, 'ta geo Santestebanekua da.
-'Ta nola joten ziñazten hara?
-Nola? Kotxikin...
-A! Orduko ya kotxikin?
-Bai...
-'Ta lenoztikan ez al zin...?
-Ez ba! Iual 'zango zen biño...
-Biño baserritarrak jongo zin...ez?
-Ez baitakit.
-'O nondik eosten zittuzten beiyak eta?
-A! Beiyak eta?
-Bai.
-Bai... Beiyak eta eosi bai, bazin tratantik.
-A...
-Trantantik bazin 'ta...
-A! Tratantik ez zin peiyan eoten, tratantik ze ibiltzen zin baserriz baserri?
-Baserriz baserri ibiltzen zin.
-A...
-Eosi 'ta eaman 'ta karri ber baldin bazen 'ta hola baserriz baserri ibiltzen zin tratantik. Ez oan bezela zea...
-A klaro...
-Bai...
-Haik ze itten, ber zenai...
-Kompaziyo batea eliza jonta 'ro, kusi 'ta: "Zer? Bei bat bazekat saltzeko!" Kompaziyo batea tratantiri. "Bai jongo nak kustea!" 'Ta dena hola...