Behiaren larrua

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:00:00 - 0:02:20 (2' 20'')
Laburpena Zer arropak erabiltzen zituzten: behi larruarekin egindako abarkak, zakuzko galtzerdiak, brusak.

Transkribapena

-Bo zea e... A! 'Ta beiyan larruakin itten zena hua geo zembat aguantatzen zun?
-Gutxi! Beiyan zea... illia gelditzen zen barrena.
-Hoi, hoi, hoi galdetu ber nizun.
-Lisuna kampoa.
-'Ta geo hua zulatu 'ta ingo zen dembukin?
-Joe! Zulatuko ez zen ba! Hua, nik ez dakit ba zembat denbo iraungo zun harrek, asko ez. Zenbat eun, gutxi!
-'Ta ordun asko gastatuko zen behi larrua!
-Bai... 'Ta ordun zuk ez zu kusten, garai haitan jendia baserritarra fuerte xamarra baldin bazen beiya beak hiltzen zittuzten itxeko... Ez oan bezela karniziya 'ta zea, dena okela 'ta holakua 'zaten zen. 'Ta halaxe.
-'Ta beiyanakin bakarrik, ardiyanakin itte' al zen?
-Ez, ardiyanak bate baliyo... Ardiyana bai ille 'ta guzi berua, biño zembat denboko... 'ta gutxigo.
-'Ta geo haik galtzerdiyak...
-Galtzerdiyak geo hondatzen zinin harrika...
-Miño abarkan barrenin ze eamaten zenuten, galtzerdiya?
-Zaku hura ba!
-A, zakua!
-Zakua...
-Hoi da, hoi da...
-Zakua 're tipu hortan, ri-ra inta... Hua lembizi di-dau in 'ta amarratu 'ta da! Zea hoi, abarka larruzko hoi 'ta bale. Eun guziyan hantxe txuf, txuf, txuf, txuf iñez zea. Ez al dakizu hankatakuk bustitzin ze itten dun? Ba tipo hoi...
-'Ta zea geo erropa 'ta?
-E?
-Ze... Erropa ze jantzi ibiltzen zenuten?
-Jasus! Arropak zea millaka petakokin. Oan modan do petakua miño ordun...
-Zer zin galtza urdiñak?
-Bai, jenelin galtza urdiñak biño petakuk igul difentik igul. Ahal zena!
-Galtza biño geiyo ikusten petakua...
-Hoixe!
-'Ta geo alkandorak 'ta bazin, 'o blusak 'o zer zin?
-Brusak 'e bazin 'ta alkandorak 'e bai 'da... Jertse xarren batzuk 'e bai ta... Ba!
-Baserritan ez al zin brusa luxe xamar batzukin ibiltzen?
-Bai, mutikozkorrak bai.
-Mutikozkorrak bai? 'Ta zeak ez... Itxeko nausiyak 'o, zarrak ez?
-Ez, ez! Zarrak ez.