Elkarrizketatzeko gai edo hiztun berriak proposatu

Momentuz 40 elkarrizketatu ditugu, baina etorkizunean oiartzuar gehiagoren lekukotza jaso nahi dugu.

Elkarrizketatu daitekeen pertsona egokia ezagutzen baduzu esaiguzu eta, baldintzak betetzen baditu, kontutan hartuko dugu hurrengo elkarrizketaldirako.

Baldintzak oinarrizkoak dira: oiartzuarra izatea (bertan bizi ez bada ere, oraindik bertako hizkeran aritzen dena) eta edadekoa izatea (kasu batzutan gazteak ere izan daitezke, erregistro ezberdinak jasotzeko). Handik aurrera denak behar ditugu: emakume zein gizaseme, edozein auzotakoa edo plazakoa... Eta berdin dio ze lanbide edo zaletasun dauzkan, adinekoa izatearekin bakarrik, kontatzen duen guztia interesgarria izango baita.

Gure ahozko ondarean txertatzeko pertsona egokirik ezagutzen baduzu, beraz, bete mesedez galdetegi hau, elkarrizketatuaren perfila egiten laguntzeko. Eta guk gure elkarrizketatu gaien zerrendan sartuko dugu.

Mila esker!

Hiztunari buruz
Eskaera egiten duenari buruz