Apaizak, elizak

Elizak, konbentuak, mojak, monagiloak, ermitak, fraileak

-

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:35:50 - 0:39:10 (3' 20'')
Laburpena Zerua eta infernua. Orain ez omen dago ez zerurik ez infernurik. Garai batean linboan gelditzen ziren bataiatu gabe gelditzen ziren umeak. Gaiztoa izandako jendea infernura joaten zen bere penitentzia betetzera. Norberak bere haurra bataiatu zezakeen hiltzen ari zela ikusiz gero, baina gero elizari horren berri eman behar izaten zitzaion. Bere ustez ondokoari kalterik egin gabe bizitzea da estrategiarik onena.

Apaiz desberdinak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:33:10 - 0:35:50 (2' 40'')
Laburpena Oiartzunen bertan apaizak oso desberdinak ziren. Batzuk konfesatzera joan eta dena galdetzen zuten. Beste batzuk berriz, Don Juan Frantzisko "apaiz ttikiya" kasu, oso malgua zen. Beraiek, pekatua zer zen ere ez zekiten. Bere ahizparen koinataren istorioa kontatzen du, Aranokoa.

-

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:31:01 - 0:33:10 (2' 09'')
Laburpena Eliza asko aldatu da. Ez lehen, ez orain, ez da hobeto. Elizaren menpean bizi ziren. Kontatzen du bere lehengusu bat haurdun gelditu zela ezkondu aurretik. Familiaren erreakzioak: ama isterika, aita builaka, bera lurretik. Azkenean, ezkondu zen. Orain ez da horrelakorik.

-

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:14:01 - 0:14:55 (0' 54'')
Laburpena Penitentziak izaten ziren eta baita zigorrak ere. Beldurka ibili behar izaten zuten. (Ahaztu egiten zaio zer ari zen esaten).

Kongregazioak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:12:14 - 0:14:01 (1' 47'')
Laburpena Neskena hijas de la Maria zen, hilean behin konfesatu eta ospakizuna izaten zen. Mutilak san luistarrak ziren. Kongregazioek "begiraleak" izaten zituzten. Dena kontrolatzen eta txibatzen zioten apaizari. Pulpitotik esaten zituen gero apaizak, umilazioa sentitzen zuten.

Mixiyuak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:10:59 - 0:12:14 (1' 15'')
Laburpena Misioetako apaizak oso gogorrak izan ohi ziren. Jendea negarrez uzteraino. Horietako bat ezagutzen du Maitxok eta orain horregatik damutu egiten dela esan izan dio apaizak.

-

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:09:11 - 0:10:59 (1' 48'')
Laburpena Apaiz desberdinak, jarrera desberdinak. Apaizetik apaizera asko aldatzen zen eta da gaur egun ere. Eta garaiarekin ere apaizak aldatu egin dira. Gaurko apaiz gazteak eta zaharrak ez dute zerikusirik.

Kalabazero

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:08:04 - 0:09:11 (1' 07'')
Laburpena Kalabazero komunioa hurrengo urterako gelditzen zitzaionari esaten zitzaion, dotrina ongi ez zekielako urtebe itxoin behar izaten zen komunioa egiteko. Garai hartan erlijioak zuen garrantziarekin lotsagarria zen kalabazero izatea, pertsonarentzat eta familia osoarentzat. Horregatik, guraso askok opariak egiten zizkieten apaizei, beren seme-alabek komunioa egin zezaten, ez kalabazero izateko.

-

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:23:28 - 0:26:20 (2' 52'')
Laburpena Maria Luisak apaizari konfesatu zion ez zuela pekaturik egin. Beraien artean eztabaidan hasten dira. Amari gauza antzekoa pasa zitzaion. Ezkondu aurreko egunetan senargaiarekin dantzatu zen eta kongregaziotik bota zuten. Ez zitzaion inporta izan, egun gutxira ezkondu ziren eta.

Apaizak

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:27:32 - 0:29:18 (1' 46'')
Laburpena Apaizak ere dotrina erakusten zuen elizan. Lekuona apaiza asko gustatzen zitzaien. Oiartzunen dena euskaraz egiten zen. Bere ahizpa gazteagoari gaztelaniaz egitea tokatu zitzaion eta protestatu egin zuen.