Tabernak

Tabernak, kantinak, sagardotegiak, bentak...

Gurutzeko tabernak

Transkribapena

- Bai, hor esnia hartzen genun. Barriyoko esnia hartu 'ta Donostira joten giñan. 'Ta denda txiki bat han jarri zen. Hau iñ biño lenotikan.
- Klaro.
- Esneketa jon 'ta handik, handik ekartzen zin gauzak saltzeko 'ta.
- Bai, saltzeko 'ta bai.
- ¡Y sidrería también!
- Y sidrería también.
- Bai, e?
- Bai. Hiru kupela 'ro itten zian. Saltzeko hor bertan.
'Ta pentsua 're saltzen genun, pentsua 're.
- Ni gutxi akortzen naz pentsutaz.
- Joe, errejilloi 'ta bueno denetikan. Dembo batian.
- Pentsua saltzen zela hemen garai batin! Pentsua.
- Hi, ez al yaz akortzen hi?
- Gue itxian nola ez baizen gastatzen pentsuikan ez naz akortzen ni
- Hik otia itten yun mendira jonta.
- Nik pentsua hortik eamaten nun, Arkaleko menditikan.
- Otia.
- Bi urtetan segidan.
- Gerra hasi zenian hemen, zea, hoi dena almazena zen atzi hoi. Errejilloia, iriña, klase guztitatik.
- Ya, ya ya.
- Geo ya utzi zen hoa.
- 'Ta, Gurutzezarra zer zen taberna 'ta denda baita 're? 'O taberna bakarra?
- Taberna.
- Zer zen lenagokua, 'o...
- Hua lenagokua uandikan, bai. 'Ta geo eoten zen hor zea, behiyak 'e bai.
Eta zezena 're bai, zea...
- Bai, ikullua 're bian zuten, bajun, tabernan bajun zuten, hemendik sarrera zula.
- Bian heiya. 'Ta behiyak eta zezena.
- Zezena galanta eoten zen hor, bai.
- Hazitakua.
- Hazitakua, bai. 'Ta geo goiyan berriz, zea taberna.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:45:00 - 0:46:40 (1' 40'')
Laburpena Tabernaren aurretik, denda ttiki bat zuten galdostarrek. Auzoko esnea hartzen zuten eta Donostian saltzen zuten. Handik ekartzen zuten dendarako jeneroa. Sagardoa ere saltzen zuten eta pentsua ere bai: errejilloia. Gurutzezarrak goian zuen taberna, eta, behean, heia; hazitako zezena edukitzen zuten. Hika.

Jatetxeak, tabernak

Transkribapena

-Hor garaiy hartan ez zen izango, oain restaurante asko do biño garai batian ez zen izango oain bezela?
-Ez, Altzibarren 'ta Ergoinen 'ta hoitan.
-Bazien?
-Bai.
-Tabernak?
-Tabernak bai, bazin.
-Sardoteiyak ere izango zien.
-Baita 're, sagardoteiyak 'e bazin.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:14:59 - 0:15:22 (0' 23'')
Laburpena Altzibar eta Ergoienen baziren tabernak eta jatetxeak. Sagardotegiak ere bai.

Altzibarko tolareak

Transkribapena

-Zuek iñ izandu al tzute sar..., tolareik o´ Olalden bai al da, bai al zen tolareik?
-Martinmotzenenzen hemen `ta Peunen `ta. Guk urtiak iñ ez dugula! Xoteonin zun guriak, bai. Han bai.
-Adurizenin e´ez al zon tolaria?
-Bai oan e´ han eongo`ie.
-Bazen pilla earra eh? tolarik eta...sardoteiyak bazin pilla earra
-Irunyarrenin e`bazen, Xoteonin e`bai, o`Xoteonin len san dugu, Irunyarrenin e´bazen tolaria. Herreronin e´bai
-Hain toki ttikiyin eh, hiru tolare!
-Martinmotzenin bai!, Joxepak kontatu zin, jendia tortzen zela billa ´ta garliakin ´ta joten tzila beak eamatea
-Guk Xoteonetikan garleik eta deuse ez genun, barrika bete terraza azpiyan `ta trenbiria harrobikua pasten zen... gue itxea, ondotik kontratik eta
taka, taka, trenbirin barrikak bueltaka. Goitik bettikun ez zun zeatu berrik, eamaten zun zizto earra deskuitu ezkio ihesi inta, joe!
-Sarduakin betia?
-Ezta atetzen, trenbirin barrikak kriston aballa...
-Eta geo itxea alleatzen zenin noa?
-Hor atzeko atian alturan hola zen, `ta bertan kandaua jarri `ta handik bete `ta garliakin karri `ta
-Ah, Ah , ah, ya
-Ez al dakizu ura nola pasatzen zen zea...
-Nik uste nun itxeko barrika betia hara karri
-Ez, ez
-Ah, `ta garlia ze itten zen realan, reilan gañin geldittu?
-Garlia ez, barrika zea zen haundiya, bi karga `ta erdi `ro holako barrika `ta bueltaka bueltaka, bultzaka karri `ta, ustu `ta, utzi `ta, trenbirik malda zun hor `ta
deskuidun ihes itten bazizun, Portunetik aurrea lurran gañin raso zen, han ate itten zen
lurrak barrika jotzen baizun zeakin , tanbor harekin, miño joe...
-Jo inbentua.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:32:30 - 0:34:20 (1' 50'')
Laburpena Altzibarko tolareak: Martinmotzene, Peruene, Soterone, Aduriz, Iruinerrene, Herreronin... Olaldekoek, garlirik ez eta bi karga t'erdiko barrika trenbidetik eramaten zuten, Soteronera.

Sagardoaz gain, ura

Transkribapena

- Saardotegiyan gizon... geyena gizasmia ibilliko zin? Ordun emakumik ez zin joten.
- Ez gizasmia zen geyena, gizasmia bai.
- 'Ta toritu 'ta ingo zizuten?
- Bo! Batzuk bai 'ta bestik berriz e'zekiten toritu 're nola itten zen. Ze san 'de ba al zekiten batzuk?
- Batzuk zea ber gañea: launtza.
- Launtza. Denetik izaten zin. Jesus! Denetikan izaten zin. Latoso zikin batzuri... lata 'ta zikiña nazkatzen ziten 'ta, bai? Hartu zea sardua zetzeko potuk, litroko potuk eta izaten zin, ura 're bai, han izaten nun bertan basuk 'ta garbitzeko, handikan hartu litroko potukin
'ta muturrea titzen "segi hemendikan!".
- Atrebitzen ziñan e?
- Hombre! In berko! Bestela beák lata geyo jartzen zuten 'ta "segi hemendikan! Fuera!".
- 'Ta nausiyak ez zizuten ezer saten?
- Ezta deuse.
- Jakinki haik?
- Haik bazekiten. Neonek igual saten niyon beaiy ze in nun. 'Ta ongi in nula saten ziten. Erki in nula, mezi zunai iñ in ber zitzaiola in ber zena.
- Hairi 're tokatuko ziyoten?
- Hola bizittu izandu ga. Oain berriz, xintxo-xintxo hementxen.
- Lehen 'de txintxo ibilko ziñan?
- Bai, bai. Saiatzen nitzan. Xoxak nahi bainittun 'ta haik sortzetikan nonbaitikan. Ai Jesus! Ez dugu saardoteiko xoxa...
Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:27:50 - 0:29:30 (1' 40'')
Laburpena Aduriz sagardotegia gizonez josia egoten zen. Batzuk lataka aritzen ziren eta Rosariok ura bota izan die batzuei.

Transkribapena

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-021
Pasartea 0:20:00 - 0:20:20 (0' 20'')
Laburpena Aduriz. Sagarra ekarri egiten zuten baserrietatik eta bertan egiten zen sagardoa. Tolarea zeukaten.

Transkribapena

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-021
Pasartea 0:17:50 - 0:19:10 (1' 20'')
Laburpena Aduriz. Sagardotegia izan da beti. Lehendabizian ez zuten jaten ematen. Jende asko joaten zen bertara. Bertsotan berez hasten ziren; hauek ez zuten ezer antolatzen.

Josten

Transkribapena

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-009
Pasartea 0:07:45 - 0:11:20 (3' 35'')
Laburpena Hamabi urtetik aurrera, neska guztiak josten ikasten hasten ziren. Maitxok Donostian ere ikasi zuen josten. Gero, Txikierdin hasi zen lanean, tabernan. Han ezagutu zuen Garmendiko Antonio, gero bere senarra izango zena.