Ur-kontagailu gutxi

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:35:30 - 0:39:10 (3' 40'')
Laburpena Udaletxean ere aritzen zen lanean, baina ordu batzuetan bakarrik, aitak bizartegian nahi zuen eta. Dionisio sakristauak begiratzen zituen ur-kontagailuak. Hark utzi zuenean, Xabier hasi zen. Auzo askotan ez zegoen urik, eta, hasieran, lan gutxi zen, baina urteekin, kontagailu gehiago jarri zituzten, eta horrek lan gehiago ematen zion.

Transkribapena

- Beti jendia! Itxia bete jende beti. Aiyeka batetik ez bada, bestetik itxia bete jende! 'Ta geo nik, nik 'e len san zattutena, itxian lotua nitzan, ez ziten (...) uzten 'ta geo ayuntamentotik deitzen ziten, ayuntamentun lana baldin bazen, lan golpia baldin bazen, joten nitzan ayuntamentoa
ni lanea. Han (...)... Bai, geo suplentziyak ittea 'ta ibiltzen nitzen 'ta goiza, goizetikan bakarrikan. Attak ez zin uzten goiz 'ta arrasalde nei ezta! 'Ta eskola joten nitzanin 'e aizu, ni eskolatik ate orduko itxea! Jostatzeko demborikan 'e ez nun izaten.
Hortan gazte dembora oso lotua pasa nun.
- Eta ayuntamentun eonta 're, attak barbeira beti, e?
- Bai, bai, bai, bai.
- Jo!
- Bai, bai, bai. Ayuntamentoko sosak, hoik, netzako izaten zin. 'Ta geo ayuntamentuk, zea, ura kobratzaillia.(...) ibilli zen (...) bat, zuk ez zenun izautu.
'Ta harek utzi in ber zun 'ta nei esan ziten, iya nik ingo nittun 'ta joe, nik galdetu (...) iya zembat dembora eamaten zun 'ta "Bai, ingo 'zu hillian!" Hillian hiru bat eunin ingo nula herri guziya pasa. 'Ta nik ne artin... Attakin zea hoi nun, biño attai san niyon: "Atta, bitu, nik hola 'ta hola..."
"Bai, biño geo hemengo lanak ez 'ttuk utzi ber, e! Hemengo lanai..." 'Ta, behintzat hasi nitzan ayuntamentukin! 'Ta hamabi urtian seittu nun. 'Ta han 'e geo ta, geo 'ta lana gehiyo, geo 'ta lana gehiyo 'ta jakiña, batek, ni hasi nitzanin ez zen urikan ez Arraguan, ez Gurutzen, ez Iturriotzen,
Ergoinen ez zen urikan... 'Ta ni hasi nitzanin 'ta geo jakiña, ura normala da, jendik ura nahi 'ta jendia ura jartzen hasi zen 'ta nik jornala maten ziten, doscientos cincuenta al mes. Hasi nitzan con doscientos cincuenta pesetas hillian. 'Ta geo 'ta lan gehiyo 'ta geo 'ta lan gehiyo 'ta nei (...)
"Bai, han ura jarri du 'ta kusi ber 'zu, ta bestia hartu kusi be 'zu 'ta..." Nik jakiña san niyen: "Nei ura gehiyo 'ta lana gehiyo jarri 'ta nik jornala gehiyo ber 'ut ba!" "Bueno bueno, aber ba!" 'Ta jarri ziten larehun... Ez, doscientas cincuenta, trescientas jarri ziten eta geo, behintzat,
segi hartan, hartan segi beste urte bete 'o bi 'o 'ta beti ura zabaltzen denin, batin Karrikan, bestin Gurutzen, bestin Arraguan, denin, Iturriotzen, baserri guzitan ura jartzen ai zin 'ta nik san nun bueno, nik, nik nahi nula, ez nula nahi jornala, nik nahi nula komisiyo bat.
Nik a más recaudación más dinero. Ez zea, lana gehiyo 'ta lana gehiyo 'ta beti jornala bera 'ta... Behintzat esan ziten hoi ez zitela emango 'ta nik bueno, nik geo ordun ba al dakizu ze itten nun? Abisatzen zitenin ura jarri zutela han 'ta han 'ta han nik ikusi ez! Nik ezta kasoikan 'e!
'Ta deittu in zin ayuntamentokuk eun batin 'ta iya zertik ez nun kusten 'ta nik san niyon: "Aizu, zuk jornalakin doble lan itten al 'zu? Zuk lan asko in ber baldin bazu, jornala gehiyo nahiko 'zu? Pues nik 'e bai! 'Ta gaiña nik jornal (...) doble lan jarri nei! Ez! Nei karri komisiyua!" 'Ta azkenin aprobatu ziten!
- A bai, e?
- Aprobatu ziten, bai. 'Ta jakiña a más recaudación, más... Nik 'e zea gehiyo, nik banekin ze kobratzen zen hillian ze kobratzen zen 'ta nik ez dakit ze man ziten. Ez dakit cinco por cien zen 'o zerbatte hola.
Biño hillabete guziyan kobratzen zen... Ez dakit hemen zembat kobratuko zin, hogeita hamar milla pezta? Berrogei milla pezta? Ez, diez por cien emango ziten. Uste 'ut diez por zien ematen zitela. Bai, berrogei milla pezta, berrogeita...