Mirakruzeko nagusiak, mutil kozkorretan

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:04:40 - 0:08:11 (3' 31'')
Laburpena Mirakruzen bizi zirenean, meza-laguntzaile ibiltzen zen. Puertotik kamioiak ezin igorik ibiltzen ziren eta mutil kozkorrek kokoak eta platanoak lapurtzen zituzten kamioietatik. Ategorrietakoak kontrarioak zituzten. Mendiolara joaten ziren lapatara.

Transkribapena

- 'Ta holaxe. Hoi ya graba... Hartzen... hasiya al 'zu hartzen?
- Bai.
- A...!
- Hoi dena jasotzen ai da.
- Pues... Geo monjatan monagillo 're ibiltzen nitzan ni ordun han.
- Han?
- Bai, Altomirakruzen. Monagillo! Jolin! Han itten genittun guk... Bo! Herreran eskolan ibiltzen giñan, Herreratik eskola, Altomirakruzea, pues, kamioyak ordun iyotzen zian puertotik kokokin, platanukin 'ta maldan gora ezin iyo garaiy haitan, bakizu, kia besteik ez, bum, bum, bum, bum, bum.
Ke tartian 'ta, gu koko lapurtzen hairi! Bai. 'Ta itten genun koko hartu 'ta kolkuan 'o bolsillotan sartu, 'ta geo sakristiara joten giñan, zea, eskolatik ate orduko han izaten genun ilunaarrero zea, 'ta hara joten giñan 'ta geo han zean utzi. Beti kokok, ze sakristiyan... Hemen sakristiya saten da, zea 'ta...
Hara jon 'ta han utzi kokuk barrenian, 'ta geo zea hoi jantzi 'ta apaizai launtzea joten giñan. 'Ta hua, gu, geo hara joten giñaneako, monja bat bagenun arron maja 'ta harrek torri 'ta denak biltze 'izkigun 'ta béak eaman. Bai, 'ta béak parra itten zigun, beti gui.
- Erritik ez zun maten?
- Ez, ez ez. Ez zun maten. Batin meza launtzen ai zela, politta pasa ziyon, meza maten 'ta gu ra! Zuzenin zea jantzita jonga 'ta platanuak eta bolsillun, 'ta hola, aldarea distantzi puska itten zen 'ta
nei platano bat hola eroi zian meza maten ai giñala 'ta monja hua diximulo errian, atzin zea zun harrek rejilla bat, zea bitartian, bakarrikan monagilluk eta monjak eta ibiltzen zin. Monja hua jon 'ta platanua kendu 'ta sakristiyan eaman 'ta... Gu gaztetan arront... Boa!
Altomirakruzen gu giñan ordun bertako nausiyak bezelaxe, muti kozkor guziyak. Barriyoko zeak.
- Karo, hua dena zea manejatzen.
- Ba! Gu denak han ibiltzen giñan... Muti kozkor guziyak... Denak hantxe. Fubolian 'ta denak harrika, Ategorrietako jendiai,
- A bai? Pikia?
- A! Barriyo bat bestiai. 'Ta Altomirakruzkuk jeneralin gorrotua Ategorrietakui ziyoten, geniyon, 'ta Intxaurrondo... Este... zea, Herrera aldea, geok eskola 'ta hara joten giñan beti 'ta, 'ta Intxaurrondoa 'ta, hoikin ya ...
- Haikin ongi! Ategorrietakuk!
- Bai.
- 'Ta Ategorrietakuk zer zin (abetxixiuk) 'o hola? 'O zuek bezelakuk?
- Nik ez dakit zeaxio, beti xexiyantiuk 'o... Ez dakit ze! 'Ta Ulia aldea iyo haik kuadrilla 'ta gu 're bai hortik betik gora Mendiola aldea. Mendiola ez dakit bakizun non den? Restaurante haundi bat Mendiola gaiñ hortan! Hara iyo 'ta gerra han, harrika bata bestiai. Bai. Hola ibiltzen giñan gu gaztetan, zea hoitan, gaiñ hoitan.
- Erki gotzen za?
- E?
- Erki gotzen za hoi dena!
-Joe! Geo attakin lapata jaitan 'ta nola joten giñan 'e bai. Zea Mendiolan auzko aldea arrokata. Lapata 'ta. Lapak harrapatzea 'ta.
-Bai, bai, bai.