Kastillano burro

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:08:11 - 0:10:21 (2' 10'')
Laburpena Gerraren ondoren, Etxeberriko osabak hil zirenean etorri ziren Karrikara, Donostiatik. "Kastillano burro esaten ziguten...". Bera noiznahi etortzen zen Altzatxikira. Altzatxikikoekin harreman handia zuten Etxeberrikoek. Nuisnai.

Transkribapena

- Han ibiltzen giñan attakin. Mendiolako gaiñ hoitan barrena. Muti kozkorra gu beti, attakin, bai. 'Ta geo handik aurrea, pues... Leno san 'utena, zea, torri giñan honea, gerra ondorian, hemen osabak eta hil zienian 'ta... Ama ez zen oso gustoa torri, biño...
- Hua hara (...)
- Bai, hua hamalau urtekin jon 'ta beti han, harako baizon. 'Ta... Pues... Geo honea torri 'ta hementxe, kastillano burro batzuk saten ziuten 'ta...
- Ez zenekiten euskeraz?
- Bai, bagenakigun, biño gu ordun geunden deneta kostumbratua denea. Uan atta 'ta amakin 'ta guk beti euskeraz hitzeitten genun, biño guk senidiak alkarrekin kastillanoz beti.
Anai zarrenak 'ta biyek behintzat, guk, beti kastillanoz. 'Ta "kastillano burro hemen dia oain 'e, kastillano burro" 'Ta barriyo (erdiya) 'ta... Geo kasillanoz dena aztu guri!
- (...)
- Geo (dena aztu). Holaxeko kontuak genittun ordun.
- Ama nolatan zen hemendikan jona?
- E?
- Nolatan jon zen ama neska kozkortan hara?
- Hoik... zea, Arzaktar hoikin... Harren attona bat bazen, Pedro Joxe 'ro 'ta... Hua zerbatte zea zuten, familiarra 'ro, zerbatte, gue lengo zarretatikan. 'Ta ama jon zen hara neskame.
Hamalau urtekin Altomirakruza. 'Ta hola. Geo ni... Beno, geo ni handikan honea noix nahi tortzen nitzan, zea Altxikiko Maitxokin. Geo, Altxikiko horren ama, Maixte, zea zen, gue aman amautxiya 'ro nola saten da? Amautxiya.
- Bai, bai.
- 'Ta geo Maitxo hoi 're, zea gue amakin hara... Gue amak hara eamaten zun. Axaldin bizittua zen hoa, Axaldikua... Harren alabak 'e badia ba, Axaldin?
- A. Bai!
- Pues Maitxon alabak. 'Ta hoik... Hoin erretratuk banittun nik hemen leno 'ta ez dakit zenek eaman 'zkigun, Altomirakruzko batek denak. Gure gazte dembora han ibiltzen zin kuadrillanak eta hoinak eta.