Herrira saltzera

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:22:50 - 0:25:10 (2' 20'')
Laburpena Ama Errenteriara joaten zen baserrian egindakoa saltzera. Oiartzungo kaleraino, astoarekin, eta, gero, autobusean. Erramunek prestatzen zuen bazkaria, pozik, amak alpargata berriak ekartzen baitzituen.

Transkribapena

-Oiñez jon berko zun ba? zeaño, kaleño oiñez?
-Kaleño astukin
-A, 'ta astu han utzi.
-Astu han utzi Kastroko aurrin, hantxe, kaka pilla erra iñak e bai astuak, bai! hiru lau asto iual. Arrantza errak e bai!
'Ta gio ni itxian, orduko mutilkozkorra, pranko haziya nintzen 'ta
nik bazkaiya jartzeko kargua.
Arreba askotan joten bai zen, zea nombatte Kastronea 'ro izaten zun zea, lanbata ta igandetan 'ta lana.
Ikasiyaz, kozina ikasi 'ta hola iñez, 'ta joten zen 'ta hala nik bazkaiya jarri.
'Ta amak jartzen zin eltze luxe bat, hola honbesteko hola eltze bat, gorri-gorriya 'ta hola saiestik kierrakin
-'Ta goiyan tapa
-'Ta goiyan tapa 'ta gio hua sua, beko suan in ber,ez zen zeaik , labetxo txiki bat bakarra, gañeko beko sua.
Besteik ez zen, ekonomikaik 'ta butanoik 'ta ezere!
'Ta hua jarri suan bazterrin 'ta hua iakitten
'ta gio saten zin noiz bota ber niyon batxuiya 'ta oliyua 're 'ta, 'ta saten zizkin 'ta hala.
'Ta potajia erra itten nun, eltzeko potaje, 'ta gio, jakiya harrek tortzin ingo zula saten tzin miño, etsiyan, in nahi zaten bai nun ne balentiya
'ta itten nun patata mordoskat txuittu 'ta haik xikittu, xerratu, 'ta jarri 'ta,
arrautzak izaten zin, olluk arrautzak jon 'ta olloteitik karri arrautzak 'ta tortilla 'at erra ingo nun
hua 'ta alletzeko denboatsuko 'ta, ikiarri kontentu gue ama!
-Jolin dena iña!
-Bai bazkaya bempin, 'ta, aski kontentu, bai.
-Bai, kartzen baizkin alpargatak eta berriyak!
Ordun alpargatak, ez zen abarkik gue tamañokoik izaten,
-Ez abarkik ez zapatik
-Ez, 'ta, kartzen tzin 'ta, alpargata berriyak eta. Alpargata berriyakin e kontuz ibilli ber zaten genun,
ittxe aldin hankutsik 'ta zea xar batzukin 'ta hola ibilli.
-Ni akortzen nitzala, akortzen nazela alpargata parik, zea, ehun pezta baliyo zun!ordun.
-Ehun pezta, bai,bai,bai.
-Zue garayin igual bi 'ro hiru
-E, bai, bai.
-'Ta atetzen baldin baziñan egualdi bustiyin biotik ateria,
-'Ta gio sekatzin guazikin (...) mozten apaintzen!nomattea joteko!
-Biotik!
-'Ta biatzak ezpaia azaltzen konten!
-Bai, jolin!