ane lardi enbil-k bidalia Ar, 09/29/2009 - 10:35-n
Forma mugatua:
Jakiya
Kategoria gramatikala:
Izena
Batuan:
Jaki, janari, jateko.
Esanahia:
Janaria, batez ere, horietako nagusia, gehienetan haragia edo arraina izaten da.
Gazteleraz:
Comida, alimento
Adibideak:
"Jakiyik ba al da?": Ea haragirik edo arrainik ba ote den galdetzeko erabiliko litzake.
Ikusi | Aipamena | Hiztuna |
---|---|---|
Aipamena ikusi | 'ta oliyua kendu harrei 'ta antxoa lata hua jakitako 'ta geo oliyu harrekin gañeko gauzak iñ. 'Ta bizimodua hoi izandu zen, geo ondotik. - Gerra bea 're gorra, miño geo ondorena 're gorra... hainbeste urtian. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | -Gutxi izango bazen 'e! -'Ta jan 'ta ze itten zen? Potajia 'ta ze, ze? -Potajia 'ta geo jaki pizarren bat baldin bazen zerbaitte 'ta. Geo potajikin eosiya iual urdai zangarran puskan bat 'ta hua geo. 'Ta geo talua 'ta esnia 'ta kitto. Hua oan bezela hau jango al zu, 'ta hoi jango al zu... Jesus! | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Iñ han, iñ han itten zuten, 'ta geo? -Aurrea karri. Haundiyak e perolak! Hara kartzen zittuzten, 'ta hiru filan jartzen zin soldauk. Bat zopantzat, bestia potajintzat, 'ta bestia jakiyantzat. 'Ta gu hiru fila haitako baten atzin, tak. | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | - Oaiñ bezela bi platerka 'ta izaten al zin? - Potajia nahi genu guziya. Potajia nahi genun guziya izaten genun, 'ta jakiya, berriz, bagenun kostumbria... Izaten zen, zea, zerrikiya itten zuten, | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | txerrikiya 'ta hua iltzian eosiya potajikin jakittako, 'ta potajiy hura jan, 'ta jakiy hura jan 'ta listo! - Karo! - Gazta pixka 't ondotik, 'ta igual talukin, igual ogiyakin, ogi pixka 'tekin. | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | 'Ta potajia erra itten nun, eltzeko potaje, 'ta gio, jakiya harrek tortzin ingo zula saten tzin miño, etsiyan, in nahi zaten bai nun ne balentiya | Irazu Apezetxea, Erramun |