Txerria hiltzearen inguruko ohiturak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:17:45 - 0:20:25 (2' 40'')
Laburpena Txerria: baziren urtean bi txerri hiltzen zituzten baserriak. Ferietan ere saltzen ziren txerrikumeak. Txerri-hiltzaile gehienak harakinak ziren. Auzolanean hil eta txermoniak banatu. Gazi-kutxa.

Transkribapena

-'Ta txerriya... Urtian bein txerri bat?
-Bat 'o bi.
-Bat 'o bi bai, e? Bita ailletzen zen?
-Askok 'e igual geiyo. Segun baserriyak beak ze... ze indar zakan, ze podere zakan.
-Karo.
-Pobre xamarra baldin bazen... Beak jan 'ta geo dirua ate ber zuten numbaitikan e! Bai hor txerriya, igual txerriyak umik zetu 'ta feira igual joten zin, Oiartzun kalea, astelenero feriya izaten zen 'ta.
Irunea 'e bai 'ta. Hortxe aitzen zin txerrikumik saltzen 'ta pua! Asto xextutan hartuta ben haik 'ta...
-Zerrikumik? 'Ta zerri hiltzaillik jakiñak izango zin 'o len eozeiñek?
-Ba itxian beti izaten zin bat 'o beste, biño jenelin Zizario zarra, hoi zerri zarrakin asko ibilliya da 'ta.
Oan Grabiel ibiltzen den bezela 'ta. Geo besten batzuk 'e bai, hoik jenelin karnizero jendi hoi! Txerri hiltzen 'ta.
-'Ta laun dexente ber dia zerriya akatzeko?
-Lau laun jenelin.
-Lau laun?
-'Ta geo bat odola hartzeko kostaun. Hanka batei bakotxak!
-'Ta geo geina ze aitzen zen emakumia? Geo ya zeak itten?
-Hoa bai.
-Txermoniak'ta itten?
-Odola harrek hartu 'ta harrekin odolkiyak eta.... harrekin txoixuk 'ta harrekin dena!
-'Ta geo txermoniya banatzia 'ta hoi zertik izaten zen frigorifikoik eta ez zelako 'o, 'o errealo matetik 'o, nola izaten zen hoi?
-Ez zuk hil 'ta nei iul itxea karko zattunun, baserri batetik bestea. 'Ta hoi da txermoniyak. Kompaziyo batea Bonuban hiltzen zen, 'ta Bonubakuk mango zuten Palaziyoa. 'Ta Palaziyokuk hiltzin Bonuba. Atzea, kitto.
-Pakia...
-Pakia! Trukia.
-Biño itxian, zertik ez zen itxian, itxian jaten? Zertik maten zen auzokuri?
-Ui!
-Laundu ziyotelako?
-Hua 'zango zen. Ez dakit nik launtzagatik 'o auzuan ongi joten zilako 'ro zertik 'zango zen! Biño hoi 'zango zen oittura halaxe, 'ta halaxe segi! 'Ta oaiñe izango da e! Oaiñe 'zango da... Ez da hoi bukatu oandik!
-'Ta zea frigorifikua ez zen garaiyan 'ta haragiya 'ta nola konserbatzen zen? Haimbeste haragi, animali bat...
-Gazi-kutxan jarri, gatzakin! 'Ta toki... zean iual lurrin zulua inta sotun kompaziyo batea zolua inta sartu. 'Ta ongi tapatu geo!
-Freskun eoteko?
-Freskun eoteko! 'Ta hola, hola zeatzen zin...
-'Ta periya 'ta aipatu ttuzu len, ze san zu astelenero periya izaten zela?
-Bai, bai!