Azienda

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:16:00 - 0:17:45 (1' 45'')
Laburpena Azienda herri lurretan. Lehen gehiena ardia eta behorra izaten zen. Betizuak. Baserrian zein animalia izaten zen. Artalde handiak ez; etxerako adina.

Transkribapena

-'Ta geo ze... eurra 'ta iatzik eta zea... animaliya mendiyan 'ta ibiltzeko 're herri lurretan 'ta izate' al zen zerbaitte sorteo 'ro paut berra 'o?
-Oan bezela, gutxiyo biño patu berra, bai.
-Patu berra...
Geina zer zen hemen ardiya 'o biorra?
-Ardiya 'ta biorra. Geoztik dia beiyak. Beiyak jarriyik zembat urte izango da ba... hogeita... ez dait ba nik hogeita... ba! Hamar bat urte 'o haundira jota 're beiyak jarri zittuztela! Ez zen leno libre.
-Len denak eiyin?
-Eiyin denak! Geo jendiri man ziyon zea... beiyak botzia. Len leno izaten 'men zila betizuk eta...
-'Ta zea.... baserritan beiyatik aparte ze... iya denin izaten al zen txerri bana 'ta...
-A bai! Txerriya bai. Jenelin itxe bakotxin zerriya hil 'ta geo zerriy haik añaitzeko txoixuk itteko ardi zarren bat 'o beste 'o zikirua 'ro holakuk. Añaitzeko!
-Ardiya 're itxe askotan izaten zen? 'O haik ya artaldik?
-Bueno... ardiya uantxeko mouan ez zen geiyo 'zango!
-Ez, e?
-Ez, tipotxo hontan.
-Biño artzai geiyo 'ta izango zin, ez?
-Biño ordun ordin ehun, ehun ardi zittun baserritarra ehun ardi zittuna... Jolin! Artalde ikarriya zen!
-Hoi biño geiyokuk ez zin?
-Keba! Ehun zittuna asko zen, san nahi nuke: "Joe horrek ardi asko 'ik!". Bai hirurogei 'ta... hola pixarka! Esneik ez zuten saltzen, itxeko gazta in beak eta... arkume batzuk saldu 'ta... Hola gutxi.