Bideak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:46:03 - 0:47:25 (1' 22'')
Laburpena Errepideetan trafiko gutxi. Zein errepide egin zituzten gerra ondoren. Orduko bideak nolakoak ziren.

Transkribapena

-Biño ordun kamion bat eun guziyan pasatzen bazen 'e, ordun eurketaiya 'ro holakon bat, gaiñekun ezta ezer 'e... lasai! (...) Bizikletan bat 'o beste 'o... gaiñekun deusez.
-'Ta oan den kamiyo bera al zen, Artikutza joten den bea?
-Hoixe bea!
-'Ta orduko ya Arikutza Donostiko zeak eosiya 'ta, ez?
-Bo... Auskalo zembat urte 'zango din hua eosiyik...
-Orduko ya iña karretera?
-Ba... Karretera orduko iña.
-Gaiñekun hemen Aitxuleiku , Aitxuleiko bakarra in al zuten soldauk?
-Baita zea 're! Pikoketaku hoi 're, Kastillo Ingleseku hoi 're.
-Hoi 're bai.
-'Ta... zetik... Gurutzetik joten dena 're bai. Jaizkibelkua 're bai. Hoik denak batin iñak dia hoik.
-'Ta kamiyua iñ aurretik nola zen? Ergoinea, kaletik Ergoinea tortzeko zer zen?
-Ni akortzen nazela Pauko errotaiño bazen kamiyua. Biño oango pistak biño txarruo, ez galipotik 'ta ezer gabe e!.
-Grabillakiya 'ro holakua.
-Pf... Deusez! Zolua galanta toki batzutan 'ta...
-Miño zuek gaiñea kamiyotik biño geiyo, len herri birik 'ta geiyo izango zin, 'ta gurdi birik 'ta estratak eta ez?
-Bai, estratak eta bai. Oan denak zikindu dia. Eyote kasoik itten 'ta!
Geo baserrita itten zittuzten zeak, pistak ormioiya bota zuten 'ta lenguk, beti lenguk, jakiña lenguk kurba 'ta geiyo 'ta lan geiyo 'ta zuzenin ddena zuzenin.